Morfosintaxi

SOV esaldi egitura, ezaugarri morfosintaktikoa: ingelesez ez du zentzu handirik, ez baita SOV hizkuntza, baina bai euskaraz, 'Nik ogia jan dut'
Komunztadura markak euskal aditzean (aginteko adizkietan).

Morfosintaxia morfologia eta sintaxi hitzetatik eratorritako terminoa da. Morfologia eta sintaxiaren arteko mugak ez zeuden argi eta bien nolabaiteko unitatea adierazteko, bien batura den morfosintaxi hitzak arrakasta handia izan du.

Morfologiak hitzen barneko egitura aztertzen du, eta sintaxiak, berriz, perpausen barneko egitura. Biak uztartuz eta gramatika arauei jarraituz osatzen dituzte hizkuntzek esanahaidun perpausa[1].

Euskarazko morfosintaxia

Euskararen ezaugarri morfosintaktiko nagusiak bi dira: hizkuntza eranskaria dela, batetik, eta kasu ergatiboa duela deklinabidean. Deklinabide-kasuak izen sintagmari eransten zaizkio, izen sintagmaren azkeneko osagaiari hain zuzen, eta ez, latinean bezala, sintagmaren zati bakoitzari. Ergatiboari dagokionez, hizkuntza indoeuroparrek ez duten kasu bat da eta esaldi iragankorren egileari jartzen zaio. Euskaraz -k markaren bidez bereizten da[2].

Beste ezaugarri berezko bat aditzarekiko komunztadurarena da, hots, aditzak subjektuaren pertsona eta numeroa gordetzeaz edo islatzeaz gain, objektu zuzenarenak eta zeharkakoarenak ere biltzen ditu[2]. Euskaraz ez dago, aldiz, izen sintagmaren mailako komunztadurarik.

Hitzen ordena ere hizkuntza baten ezaugarri morfosintaktikoa da, eta euskaraz askatasun handia dago elementuak perpausean azaltzeko orduan. Dena dela, neutrotzat har daitekeen egitura SOV erakoa da euskara, Subjektu-Objektu-Aditz hurrenkera markatzen duen hizkuntza da geurea[2].

Erreferentziak

  1. «Morfosintaxia [Sareko Euskal Gramatika»] www.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2019-06-04).
  2. a b c «Euskararen egitura gramatikala: fonologia, morfosintaxia eta lexikologia - Euskara - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus» www.euskara.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-06-04).

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!