Moonlighting (euskaraz Ilargi printza) AEBtako komedia-drama telesail bat da. 1985eko martxoaren 3tik 1989ko maiatzaren 14ra ABC katean aireratu zen. Cybill Shepherd, Bruce Willis, Allyce Beasley eta Curtis Armstrong aktoreek antzeztu zuten.
1980ko hamarkadaren bigarren erdialdeko telesail arrakastatsuenetako bat izan zen, bere arrakastaren osagai garrantzitsuenetako bat bi protagonisten arteko eztabaida amaigabe, zorrotz eta azkarretan eta nolabaiteko sexu tentsioan zetzan.
Telesailak bi protagonistak mundu osoan ospetsu bilakatu zituen, gainera bere sarrerako abesti edo doinua telesailaren ikur bilakatu zen.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Los Angeles hiria. Madelyn "Maddie" Hayes (Cybill Shepherd) modelo ederra iruzur baten biktima izan ondoren dirurik gabe gelditu eta bizimodua berregiteko David Addison Jr. (Bruce Willis) detektibearekin batera Blue Moon detektibe agentzia irekiko du, hirian jazotzen diren hainbat kasu argituz. Agentziako idazkaria Agnes Dipesto (Allyce Beasley) da, eta gerora Herb Viola (Curtis Armstrong) detektibe laguntzailea ere kontratatuko dute.
Aktoreak
Kanpo estekak