- Artikulu hau antzinako estatuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Moldavia (argipena)».
Moldaviako Printzerria (errumanieraz: Principatul Moldovei) Erdi Aroko europar printzerria izan zen, ekialdeko Karpatoak eta Dniester artean kokatuta.
Luis I.a Hungariakoa bere ekialdean estatu bat sortzea erabaki zuen, tartaroen erasoak oztopatzeko asmoz. Horretarako Maramureș eskualdeko buruzagia zen Dragoș erregeorde izendatu zuten. Sas eta Balk bere ondorengoak hungariarren agindupean gobernatu zuten baina 1360ko hamarkadan Bogdan Sortzaileak Balk kargutik kendu eta estatu independente bat aldarrikatu zuen. Printzerria independentea izan zen 1859ra arte, noiz Valakiako Printzerriarekin bat egin eta Errumaniako Erresuma eratu zuen.
Bere barnean Besarabia (Errusiar Inperioak 1812an bereganatua), Bukovina (Austriar Inperioak 1775ean bereganatua) eta, Eztebe Handiaren agintaldian, Pokutia eskualdeak zituen.
Kanpo estekak