Miriam Ezagui

Miriam Ezagui
Bizitza
Jaiotza1986ko apirilaren 27a (38 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Familia
Familia
Jarduerak
JarduerakTikToker (en) Itzuli eta erizaina
Enplegatzailea(k)New Yorkeko ospitale presbiterianoa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaHasidismoa

Miriam Malnik-Ezagui (1986ko apirilaren 27a[1]) estatubatuar emagin eta Interneteko ospetsua da, judu ortodoxoen bizimoduari eta tradizioei buruzko bideoengatik ezaguna.

Bizitza

Miriam Malnik Marylanden hazi zen, oso sinestun ez zen familia judu batean. 9 urte zituela, bere familia ortodoxo bihurtu zen[2].

Miriamen amona Lilly Appelbaum Malnik da, hamalau hilabetez Auschwitz kontzentrazio-esparruan preso egon zen eta Holokaustotik bizirik atera zen belgikarra[3]. Aitona, Abraham Malnik, lituaniarra zen eta Holokaustotik bizirik atera zen baita ere[4]. Haren osaba-izeba zaharrak Holokaustoan hil ziren[3].

Miriam Ezaguik emagin gisa lan egiten du New Yorkeko Ospitale Presbiterianoan eta bere negozioa zuzentzen du, Birthing With Miriam, erditze aurreko klaseak eskaintzen dituen programa[2][5][6].

2020ko maiatzean hasi zen sare sozialetarako bideoak grabatzen[7]. 2024ko datuen arabera, 614.000 jarraitzaile baino gehiago ditu Instagramen eta 2 milioi inguru TikToken[8][9][10]. Bere lehen bideoak haurrak soinean eramatean zentratuta zeuden, baina 2022ko otsailean antisemitismoari eta identitate juduari buruzko bideo batzuk egin zituen[1][7]. Ezaguiren bideo gehienak juduen kulturaren, erlijioaren, historiaren eta praktiken ingurukoak dira[11][12][13].

2022ko apirilean bere amona filmatzen hasi zen, Bigarren Mundu Gerran eta kontzentrazio-esparru batean bizitzeaz hitz egin zuena[7][14]. Bideo horietako batek 23 milioi ikustaldi baino gehiago jaso ditu[15][16].

2023ko irailean, Hey Alma aldizkariak tiktoker judu onena izendatu zuen[17].

2024ko apirilean, Bizien Martxan parte hartu zuen TikTokek bultzatutako bidaia baten baitan. Bidaian zehar, Auschwitz bisitatu zuen, bere amona preso zegoen kontzentrazio-esparrua[18].

Aron Ezagui paramedikuarekin ezkonduta dago eta bost alaba ditu[5][2][19][20]. New Yorkeko Brooklyn auzoan bizi dira[21]. Judu ortodoxoak dira eta hasidismoaren erlijio-praktika tradizionalak jarraitzen dituzte[1][22].

Erreferentziak

  1. a b c (Ingelesez) «Miriam Ezagui, 37, TikTok star» Jewish Telegraphic Agency 2023-05-16 (Noiz kontsultatua: 2024-08-15).
  2. a b c (Ingelesez) Slater, Georgia. «Orthodox Mom, Who Gives Glimpse Into Family Life, Never Expected Videos to Go Viral: 'Humbling' (Exclusive)» People 2023-12-19 (Noiz kontsultatua: 2024-08-15).
  3. a b (Ingelesez) Ehrenhaft, Ethan. «‘I want the world to see’: Holocaust survivor shares Auschwitz stories on TikTok» Stars and Stripes 2023-02-28 (Noiz kontsultatua: 2024-08-15).
  4. (Ingelesez) «Abraham and Lilly Malnik collection» EHRI (Noiz kontsultatua: 2024-08-15).
  5. a b (Ingelesez) Bradley, Sian. «This couple never share a bed – and say it makes their sex life ‘passionate and spicy’» Metro 2023-01-02 (Noiz kontsultatua: 2024-08-15).
  6. (Ingelesez) «Birthing Made Simple» Birthing With Miriam (Noiz kontsultatua: 2024-08-15).
  7. a b c (Ingelesez) Karpen, Elizabeth. «TikTok influencer Miriam Ezagui teaches the masses about her Orthodox lifestyle» The Jerusalem Post 2023-05-10 (Noiz kontsultatua: 2024-08-15).
  8. (Ingelesez) «Miriam Ezagui (@miriamezagui)» TikTok (Noiz kontsultatua: 2024-08-15).
  9. (Ingelesez) «Miriam Malnik-Ezagui (@miriam.ezagui)» Instagram (Noiz kontsultatua: 2024-08-15).
  10. (Ingelesez) Lieber, Chavie. «Orthodox Jews Are Finally Having Their Pop Culture Moment» The Wall Street Journal 2023-09-18 (Noiz kontsultatua: 2024-08-15).
  11. (Ingelesez) «She never sleeps with her husband in the same bed. Thanks to this, their sex life is 'passionate and spicy'» 247 News Agency (Noiz kontsultatua: 2023-03-23).
  12. (Ingelesez) Lambert Adler, Rivkah. «Meet TikTok, Instagram's Orthodox Jewish women content creators» The Jerusalem Post 2022-08-20 (Noiz kontsultatua: 2024-08-15).
  13. (Ingelesez) «What happens if you accidentally eat non-Kosher food? Jewish Tiktoker explains» The Jerusalem Post 2023-01-12 (Noiz kontsultatua: 2024-08-15).
  14. (Ingelesez) Lieberman, Hallie. «Did Nazis make these Jewish women infertile?» Forward 2022-09-12 (Noiz kontsultatua: 2024-08-15).
  15. (Ingelesez) Diamond, Jillian. «Chabad of Ellicott City Honors Holocaust Survivor Grandma» Baltimore Jewish Times 2023-03-01 (Noiz kontsultatua: 2024-08-15).
  16. (Ingelesez) «Holocaust survivor Lilly Malnik» The Baltimore Sun 2023-02-27 (Noiz kontsultatua: 2024-08-15).
  17. (Ingelesez) «The Winners of This Year’s Jewish Pop Culture Awards» Hey Alma 2023-09-07 (Noiz kontsultatua: 2024-08-15).
  18. (Ingelesez) Zaltzman, Lior. «Orthodox TikTok Influencer Miriam Ezagui Posts Dramatic Video from Auschwitz» Kveller 2024-05-08 (Noiz kontsultatua: 2024-08-15).
  19. (Ingelesez) Zaltzman, Lior. «Orthodox TikTok Influencer Miriam Ezagui Posts Dramatic Video from Auschwitz» Kveller 2024-05-08 (Noiz kontsultatua: 2024-08-15).
  20. (Ingelesez) Zaltzman, Lior. «Orthodox Influencer Miriam Ezagui Welcomes 5th Baby!» Kveller 2024-08-09 (Noiz kontsultatua: 2024-08-15).
  21. (Ingelesez) Reast, Amy; Dalton, Nia. «'I never share a bed with my husband - it keeps our sex life spicy and passionate'» Mirror 2023-01-02 (Noiz kontsultatua: 2024-08-15).
  22. (Ingelesez) Smith, Daniel. «Mum says never sharing a bed with her husband makes their relationship stronger» HullLive 2023-01-02 (Noiz kontsultatua: 2024-08-15).

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!