Miranda do Douroko eliza, lehen Miranda do Douroko Katedrala edo Miranda do Douroko Konkatedrala, eliza katoliko bat da, Miranda do Douro herrian dagoena, Portugalgo ipar-mendebaldean. [1]
Elizaren eraikuntza 1552an hasi zen eta XVI . mendeko azken hamarkadan amaitu zen. Gonçalo de Torralvak eta Miguel de Arrudak egin zuten proiektua. 1566an, D. António Pinheiro apezpikuak aldare nagusia sagaratu zuen eta 1609an, D. Diogo de Sousak Aita Santuari jakinarazi zion eraikuntza amaituta zegoela.
Barruan, aldare nagusiko erretaula nabarmentzen da, eta Gregorio Fernándezen bi eskultura multzo ikus daitezke. Horrez gain, beste estatua ospetsu bat dago eliza honetan: Jesus Haur kapela luzeduna.
Katedrala Trás-os-Montes eskualdeko tenplu erlijioso handiena da, eta 1910eko ekainaren 23ko 136 zenbakidun Dekretuaren bidez "Portugaleko Monumentu Nazionala" gisa sailkatu zen. [2]
Erreferentziak
Kanpo estekak