Uste denez, Mira izar aldakorrek bi eguzki masa baino gutxiagoko masa dute, baina euren kanpoaldeko geruzak hain askeak izanik, euren argitasuna gure eguzkiarena baino milaka aldiz handiagoa izan daiteke. Uste denez, aipaturiko pultsaketa horiek izar osoaren hedapen eta uzkurduraren ondoriozkoak izan daitezke: Honek, euren temperatura eta tamaina aldarazten ditu, euren dizdiran ikusitako aldaketak eragiten dituena. Azken behaketek diotenez, Mira aldakorren batzuk ez dute esfera formarik.