Miopatiakehun muskularrari eragiten dioten gaixotasunak dira. Sintomarik ohikoena ahulezi muskularra da. Muskuluek gure gorputzaren mungimenduak ahalbidetzen dituzte eta estabilitatea lortzen laguntzen dute. Baina miopatiak agertzean muskuluen funtzioak eta egiturak asaldatuta agertzen dira.[1]
Miopatiak ondorio desberdinengatik eman daitezke eta bakoitzak beraien ezaugarriak ditu. Gainera, era isolatu batean gaixotasun primario bezala edo gaixotasun multisistemiko baten ondorioz ager daitezke. Hori dela eta, kasu bakoitzean tratamendu desberdina izango du
Motak eta kausak
Jaiotzetiko miopatia
Genetikoki heredatzen diren miopatiak dira. Miopatia mota hauen sintomak, oro har, jaio bezain laister azaleratzen dira. Gainera, kasu batzuetan energia falta dela eta arnasteko gaixotasunak gerta daitezke jaiotzerakoan. Heredatzen direnen eta jaiotzetikoen artean mota hauek bereizten dira:[2]
Mitokondriala
mitokondriak energia nahikoa produzitzen ez duenean. Mitokondrioak amaregandik heredatzen ditugunez, haren DNA mitokondrialean gertatutako mutazio baten ondorioz gertatzen da.
Metabolikoa
muskulu baten funtzioari lotutako hainbat arazo metabolikoren metaketaz sortuak. Gehienetan mugimendu muskular normala eragiten laguntzen duten zenbait entzimetan mutazioak daudelako gertatzen dira miopatia mota hauek.
Nemalina
Muskuluetan “nemalina barrak” izeneko egitura batzuk agertzen dira. Miopatia mota hau duten pazienteek arnasteko zailtasunak izaten dituzte.
Zentrala
Ahulezia, hezur-arazoak eta medikamendu batzuekiko erreakzioak eragiten ditu.
muskuluen degenerazioak eragindako gaixotasun multzoa da. Distrofien eta miopatien diagnostikoaren arteko desberdintasunak dira miopatietan muskuluek ez dutela ondo funtzionatzen eta miopatietan, ordea, degeneratu egiten direla.
medikamentu batek edo toxina batek funtzio edo egitura muskularrean eragina duenean agertzen da. Crack, heroina eta kokaina drogek eta kortikoide sendagaiek, esate baterako, miopatia mota hau eragin dezakete.
infekzio batek muskuluak ondo funtzionatzea galarazten du. Eragileak birusak, parasitoak, bakterioak eta onddoak izan daitezke.
Bigarren mailako miopatiak edo elektrolitoen asaldurek eragindakoak
potasio maila altuegi edo baxuegiek, esate baterako, muskuluen funtzionamendu desegokia eragin dezakete.
Sintomak
Gaixotasun honen sintomak arinak eta iragankorrak dira normalean.[3]
Hasieran esan bezala, sintomarik ohikoena ahulezi muskularra izango da. Sintoma hau era simetriko batean ematen da eta denbora aurrera joan ahala handituz joango da. Gainera, sintoma honekin batera bolumen muskularraren galera eta mobilitate arazoak aurkituko ditugu. Beste sintoma mota bat distrofia muskularra izango da eta miopatia larriagoetan agertzen da.
Atrofiatutako zuntzen kokapena ahalbidetzen digu eta inflamaziorik edo nekrosirik dagoen ikusteko balio du
Tomografia
Atrofiatutako zuntzen kokapena ahalbidetzen digu baita ere. Gainera, prueba hau erabiliz ikus daiteke gantzak muskulua ordezkatu duen ala ez.
Miopatia duten pazienteengan kreatinina kinasaren (CK) mailak altuak izaten dira.
Tratamendua
Arazo endokrinoa duten miopatietan ezinbestekoa da kausa non dagoen jakitea eta behin hori jakinda tratamendu bat topatzea edo pazientea egoera txarrago batera joatea ekiditzea. Azken batean, tratamendu bat bilatzerako orduan kontuan izan behar da miopatia mota, pazienteak pairatutako sintomak eta miopatia hori eragin duten kausak. Informazio guztia eskuratutakoan, terapia mota ezberdinak eskainiko dira: farmakoak, kirurgia, masajeak, akupuntura...[4]
Horretaz gain, oso garrantzitsua izango da tratamendu ondorengo errehabilitazioa.