Mindanao[1] Filipinetako bigarren uharterik handiena da, uhartediko hego-ekialdean dagoena. Davao hiria irlako nagusia da.
97.530 km2-ko azalera dauka eta 2000an 18.133.864 biztanle zituen (172.5 biz./km2), inguruetako uharte txikiak barne, 17 probintziatan dago banaturik.
Antzinean, "Gran Molucas" gaztelaniazko izena zeukan.
Geografia
Sumendiek sortutako uhartea da. Uhartearen hego-ekialdean dagoen Apo sumendia Filipina osoko tontor garaiena da (2.955 m). Klima montzoikoa da, beroa eta euritsua.
Biztanleak
Biztanle gehienak malaysiarrak dira, eta kostaldean bizi dira.
Ekonomia
Nekazaritza da ekonomia jarduera nagusia (artoa, arroza, kotoia, kafea eta kakaoa).
Erreferentziak
Kanpo estekak