Min Chueh Chang (txinera tradizionalez: 張明覺; txinera sinplifikatuz: 张明觉; pinyinez: Zhāng Míngjué; Taiyuan, Txina, 1908ko urriaren 10a - AEB, 1991ko ekainaren 5a) estatubatuar ikertzailea izan zen, jaiotza-kontrolerako pilularen asmatzaileetako bat. Gregory Pincus-ekin batera, ikerlan asko egin zituen Biologia Esperimentaleko Worcester Fundazioan 1940ko eta 1950eko hamarraldietan. Gregory Pincusekin eta John Rockekin elkarlanean, geroztik pilula izenaz ezagutu den ahotiko ernalketaren aurkako metodoa asmatu eta garatu zuen. 1960an hasi zen erabiltzen jaiotza-kontrolerako metodo hori, eta berehala zabaldu zen mundu guztira. Gaur ez dago zalantzarik pilulak erro-errotik aldatu zuela ordu arteko familia-plangintza. In vitro ernalketa-lanetan ere aitzindaria izan da.
Erreferentziak