Mikromatxismoa emakumeak zapaltzeko egunerokoan erabiltzen diren azpijoko eta estrategia sotil eta kasik hautemanezinak dira, maila batean edo bestean normalizatuak daudenak eta era batera edo bestera emakumeen autonomiari erasotzen diotenak.[1] Eguneroko bizitzako praktika matxista normalizatua da, matxismoaren beste hainbat praktikak bezainbesteko atentzioa eman ohi ez duena. Indarkeria matxistaren oinarri edo abiapuntutzat hartu ohi da.[2]
Luis Bonino Méndez psikoterapeutak terminoa 1991n sortu zuen, beste espezialista batzuek "tirania txikiak", "terrorismo intimoa" edo "indarkeria biguna" deitzen dituzten praktikei izena emateko.[3]
Erreferentziak
Kanpo estekak