Miguel Urabaien Cascante (Iruñea, 1926ko martxoaren 12a - ib., 2018ko urtarrilaren 3a) nafar kazetari eta zinema kritikaria izan zen. Nafarroako Unibertsitatean eta Madrilgo Complutense Unibertsitatean irakaslea izan zen. 1953 eta 1971 artean El Pensamiento Navarron eta 1971 eta 1999 artean Diario de Navarran film kritikak idatzi zituen.
Obra nagusiak
- Vida privada e información. Un conflicto permanente (1977)
- Antecedentes históricos de la cláusula de conciencia. El modelo francés (1978)
- Los folletones en El Sol de Félix Urabayen (1983)
- Estructura de la Información Periodística. Concepto y Método (1988)
- Décrypter la presse écrite espagnole (2000)