Miguel Díez Alaba (Bilbo, 1947) bizkaitar margolaria da. Valentzian eta Madrilen egin zituen Pintura ikasketak. Diru-laguntza lortu eta Parisa joan zen. Erakusketa ugaritan izan du bere obrak erakusteko aukera (Bilbo, Santander, Donostia, New York). Espresionista izan zen hasieran, eta abstrakzio lirikorantz jo du ondoren.
Erreferentziak