Michelle Wingshan Kwan[1] (Torrance, Kalifornia, 1980ko uztailaren 7a) patinatzaile artistiko estatubatuar ohia da.
Bere kirol-ibilbidean bi domina lortu ditu Olinpiar Jokoetan (zilarrezkoa 1998an eta brontzezkoa 2002an), munduko txapelduna izan da bost aldiz (1996, 1998, 2000, 2001 eta 2003) eta bederatzi aldiz Estatu Batuetako izotz gaineko irristaketa txapelketan (1996 eta 1998 eta 2005).
Kwan goi-mailan aritu da hamarkada batez, eta Estatu Batuetako historian sari gehien jaso dituen patinatzailea da. Izotzetako patinaje-pistan duen trinkotasun eta adierazkortasunagatik da ezaguna, eta, aldi berean, inoiz izan den patinatzaile onenetakotzat jotzen da.[2][3][4]
Irudi galeria
Erreferentziak
- ↑ California Births, (1905–1995)
- ↑ For Americans, lots of medals but a 'faceless' Olympics, by Mark Sappenfield, staff writer of The Christian Science Monitor, consultado el 6 de septiembre de 2006.
- ↑ Video Spotlight – Michelle Kwan, Asian Media Watch, consultado el 6 de septiembre de 2006.
- ↑ People in the News Spotlight – Michelle Kwan, CNN People in the News, consultado el 8 de octubre de 2006.
Kanpo estekak