Michael Kohlhaas – der Rebell 1969ko Volker Schlöndorff alemaniar zinema zuzendariaren film dramatikoa da, Michael Kohlhaas eleberrian oinarrituta.[1]
Sinopsia
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
XVI. mendearen erdialdean, Alemanian izandako erlijio gerra garrantzitsuenetako bat amaitu berritan. Zaldi tratularia da Michael Kohlhaas, eta jauntxo batekin gatazka bat dauka muga bat pasatzerakoan. Horrek gatazka judizial bat pizten du aurrena, baina gatazka politiko bihurtzen da berehala. Pertsonaiak zaldi batzuk uzten ditu erreskate modura, beharrezkoa ez den paper administratibo baten bila joateko, eta, itzultzen denean, zaldiak hilzorian daude.[2]
Aktoreak
Erreferentziak
- ↑ Staiger, Michael. (2011). «Michael Kohlhaas im Medienwechsel. Ein Vergleich von Kleists Erzählung mit ihren filmischen Transformationen» Der Deutschunterricht 63 (1): 55–67. ISSN 0340-2258..
- ↑ «Bidegabekeriei nola erantzun» Berria 2019-01-19 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
Kanpo estekak