Metamizola edo diperonakonposatu organikoa da, C13H17N3O4S formula duena pirazolonen familiakoa. Botika gisa baliatzen da mina, sukarra eta espasmoak tratatzeko[1]. Ahoz edo injektatuz hartzen da.
1922an lehen aldiz botika gisa usatzen hasi zen metamizola eta hainbat hamarkadetan erabilerak ez zuen mugarik izan estatu askotan. Botikak eragindako agranulozitosi eta anemia displastikozko kasuak agertzen hasi zirenean, nahiz eta oso bakanak ziren, errezeta ezinbesteko bihurtu zen estatu gehienetan.