Mersengo Hitzarmena

Karlomagnoren Inperioaren banaketa Verdungo (843) eta Mersengo (870) hitzarmenen arabera

Mersengo Hitzarmena edo Meerssengo Hitzarmena Mendebaldeko Frantziako (gaur egungo Frantzia) errege Karlos Burusoila eta Ekialdeko Frantziako (gaur egungo Alemania) errege Luis Germaniarra anaiek 870ean sinatu zuten ituna izan zen. Itun honek 843an adostutako Verdungo Hitzarmena ordeztu zuen, eta bere ondorio nagusia 869an hila zen Lotario II.aren erresumaren (Lotaringia) banaketa izan zen[1].

Meerssen Herbehereetako hiri bat da, Maastrichten ondoan dagoena. Dokumenturik ez dagoenez, ezin daiteke hitzarmena non eta noiz sinatua izan zen esan. Zuzenekoak ez diren iturri batzuek Herbehereetako Limburgeko toki hau eta data bat, 870eko abuztuaren 8a, baino ez dituzte adierazten.

Erreferentziak

  1. Chisholm, Hugh, ed. (1911): "Mersen, Treaty of" Encyclopædia Britannica (11th ed.). Cambridge University Press.

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!