George Brown nekazaria Mercyren aita zen; haren familiak oso gogor sufritu zuen tuberkulosi izurritea. Banan-banan guztiak hiltzen joan ziren: 1883an ama hil zen; zazpi hilabete geroago Mery Olive, alaba txikiena. Zazpi urte ondoren Edwin izan zen gaixotasunaren biktima, garai hartan tisi bezala ezagutzen zena; sendatzeko helburuz Koloradora bidali zuten, hango klima leunago baitzen, baina ez zuen hobekuntza handia izan. Bitartean, Mercyk ere gaixotasuna jasan zuen eta, hemeretzi urte zituelarik, hil egin zen, 1892kourtarrilaren 17an.[1] Hainbeste zoritxarren aurrean herrian banpirismoaren susmoa zabaldu zen. Horren aurrean, George Brownek, nahiz eta ideiarekin bat ez egin, azken semea sabaltzeko asmoz, onartu zuen familiakideen hilobia irekitzea banpiroen aurkako erritoak aurrera eramateko.[2] Hilobia irekitzerakoan Mercyren gorpua ondo kontserbatuta topatu zuten, ilea eta azazkazalak handituta. Horrek susmoak egiaztatu zituen eta bihotza kendu zioten erretzeko hilobiratu baino lehen. Esaten dute ere errautsez nahastutako edaria Edwin Browni edanarazi egin ziotela. Dena dela, horrek ez zuen gaztearen heriotza sahiestu: urte bereko maiatzaren 2an hil egin baitzen.[3] Kasua The Providence Journal bezalako prentsan oso zabaldua izan zen eta polemika handia eragin handia izan zuen.
Sineskeriaren biktima izan zen zoritxarreko familia, azken finean.
Mercy Brown kultura garaikidean
Mercyren izena hiri-kondairekin oso lotuta dago eta Halloween ospazikunetan ohikoak dira haren inguruko erreferentziak. Mercyri buruzko zurrumurru handiak daude eta, besteak beste, haren hilobian fenomeno paranormalak ematen direla esaten da. Esaten da ere bai haren hilobiak bisita asko dituela eta loreen eta kalabaza txikien eskaintzak jasotzen dituela. 1996koabuztuaren 16an, azkenik, haren hilobiak erasotua izan zen eta lapida bost egunetan desagertuta egon zen. [4]
Mercy Brown eta fikzioa
Bram Stoker idazleak Estatu Batuetara egin zuen bidai batean Mercy Brown kasua ezagutu zuen eta hark utzitako gauzen artean kasuari buruzko egunkari testuak eta erreportaiak aurkituz zituzten. Horren ondoriz, kritikari batzuen ustez, hor egon zitekeen 1897an plazaratu zuen bere Drakula eleberriaren oinarri bat.
↑Raven, Rory. Haunted Providence: Strange Tales from the Smallest State. The History Press, 2008. ISBN 1-59629-387-X, 9781596293878
↑Curran, Bob. Vampires: a field guide to the creatures that stalk the night. Career Press, 2005. ISBN 1-56414-807-6, 9781564148070
↑Stefoff, Rebecca. Vampires, Zombies, and Shape-Shifters. Secrets of the Supernatural. Editor Marshall Cavendish, 2007. ISBN 0-7614-2635-3, 9780761426356