Tenerifen, azken mentzei handia, TinerfeHandia izan zen, Sunta mentzeiaren semea, bere gortea, Adejen zuena (konkista baino ehun urte lehenago), eta uharte osoa gobernatzen zuen. 9 seme-alaba legitimo eta beste bat ez legitimoa izan zituen, ondoren, matxinatu, eta uhartea 9 mentzeierritan banatu zutenak.
Gainera, Tinerferen seme ez legitimoarentzat, lurralde txiki bat zegoen, ondoren, "Kapare Pobrearen Punta" deituko zena (gaur egun, Kaparearen Punta).
Mentzeiek, Tagoror izeneko biltzargune bat zuten. 1502an, uhartea konkistatutzat eman eta urte batzuetara, Adejeko mentzeierria berriz batu zen, Ichasagua mentzeiaren agindupean.