Meninge (grezierazko μῆνιγξ: mēninx, "mintz" hitzetik ekarria) garunaren eta bizkarrezur muinaren inguruko mintza da.[1]Ugaztunetan hiru geruza daude, bitarteko eremu bi dituztenak. Hona hemen barnealdetik kanpoaldera:
piamater, garuna eta bizkarrezur-muina biltzen dituen mintz baskular mehea.
duramater edo pakimeninge, fibrosoena eta lodiena. Bere kanpo-azalera, hezurrari erantsia, biloz josia dago eta barne-azalera, berriz, leuna, mintz endotelial batek tapizatzen du.