Mengala

Bikote bat euskal jantzi tradizionalekin; emakumeak buruan mengala baten irudikapena darama (Tolosa, 2012)

Mengala Erdi Aroko eta Aro Modernoko euskal emakume ezkonduek edo alargunek erabiltzen zuten buruko oihal harrotua da.[1][2]

Hitzaren jatorria

"Mengala" hitzak, jatorriz, Bengalatik ekarritako oihal fina izendatzen zuen.[3] Izan ere, Erromatar Inperioaren garaian sartu zen Europan handik ekarritako muselina,[4] eta XV. mende hasieran oraindik oso gai preziatua zen.[5] Zorongo[6] hitza ere deitu izan zaio, baita tontorra,[7] kurbitzeta, juitzia/juzitzia, moko eta sapa ere.[8]

Sinbolismoa

Erdi Aroan, mengala emakumeak gizon batekin hartutako konpromisoaren sinboloa zen.[1] Gainera, egoera zibilaz gain, buruko oihal hauek jatorria eta ahalmen ekonomikoa ere irudikatzen zuten. Baina elizako agintariek, sinbolo falikotzat harturik, XVII. mendearen hasieran debekatu zituzten.[9]

Jantzien historian adituen arabera, buruko oihal hauek jatorria ere adieraz zezaketen, eskualde bakoitzean erabiltzen ziren ezaugarriengatik. Hala nola, Gordexolakoak zapalak ziren; Artziniegakoak, uhindunak; Trespondekoak, puntadunak; eta Donostiakoak, mendi itxura zuten.

Iturri berdinen arabera, adar kopuruak egoera zibilari buruzko zehaztasunak ere eman zezakeen: alarguna, berriz ezkondua... Oihalaren kolorea normalean zuria bazen ere, beltza ere izan zitekeen alarguna izan ezkero.[10]

Egitura

Penthesilea (Petit armorial équestre de la Toison d'or, ca.1470)

Mengala buruko oihal arruntaren aldaera da, non buruaren gainean zumezko edo alanbrezko egitura bat ezartzen den, oihala haren inguruan kiribilduz eta forma bereziak emanez, eskuarki adar formakoak.

Erdi Aroan bertan, mengalen suntuositatea handituz joan zen, tamainan eta materialetan: ehun exotikoak (zeta edo kotoia), apaingarri garestiak... Emakume aberatsak norgehiagoka aritzen ziren, nork mengala dotoreagoa jantziko. Gainera bat baino gehiago edukitzen ziren (jende arruntak arropa kopuru justua izaten zuenean: bat asterako, bestea iganderako). Moda hau familia batzuen egoera ekonomikoari kalte egiteraino ailegatu zen, eta leku batzuetan mengaletan egiten ziren gehiegikeriei mugak jarri behar izan zieten.[7] Adibidez, Debako 1434ko Udal Ordenantzetan hau irakur daiteke: "que ninguna muger non pongan y trayan en su tocado en la cabeza en ningún tiempo nin manera alguna, más de treinta y una vara de lienzo delgado y más de seis varas de lienzo gordo, nin puedan poner en las dichas sus tocas oro nin seda alguna".[11] Kontuan hartu behar da kana bakoitzak (vara) 83,7 zm. neurtzen zituela; beraz, erraz uler daiteke nola mengala batzuek 70 zm. baino gehiagoko altuera har zezaketen.[1]

Hedapena

Erdi Aroko euskal emakumeen ikurtzat hartzen badira ere, mengalak ez dira bakarrik Euskal Herrian erabili izan (ikus irudien galeria).

Europan mengala itxurako bat (cornette) erabili izan dituen azken kolektiboa Karitateko Alabak izan dira, Espainian Francoren errejimenean espetxe-zaintzaile gisa aritu zirenak alegia;[12] Frantzian mengala 1960ko hamarkadara arte erabili zuten, Vatikano II kontzilioak abituak modernizatu zituenean.[13]

Ameriketako mengalak

Guatemalako mengalak, 2013

Erdi Aroan, esandako buruko oihal mota horri aplikatu bazitzaion ere, badirudi denborarekin mengala hitzak "arropa dotore" esanahia hartu zuela. Izan ere, konkistatzaile espainiarrek XVI. mendean Ertamerikan sartutako emakume-janzkerari mengala izena ematen zitzaion;[14] gero izen hori are gehiago zabaldu zen, jantzi horiek erabiltzen zituzten emakumeak izendatzeko erabiliz;[15] eta azken urteetan jantzi hauek folklore ospakizunetarako berreskuratu dira.[16]

Irudien galeria

Erreferentziak

  1. a b c Elorza Maiztegi, Javier.. (2000). Eibar : orígenes y evolución : siglos XIV al XVI. Eibarko Udala ISBN 84-89696-22-5. PMC 48158282. (Noiz kontsultatua: 2019-12-29).
  2. "Toda esta indumentaria se remataba en el caso de la mujer casada o viuda, con la típica toca que se enrollaba a partir de una base de mimbre que se ponía en la cabeza, prenda conocida en el dialecto de la comarca del Deba como "mengala", y que simbolizaba la unión o el compromiso que la portadora de la citada toca había adquirido con un varón". (ELORZA, op. cit., p.287)
  3. (Gaztelaniaz) Ramón Cabrera. (1837). Diccionario de etimologías de la lengua castellana, publ, por J.P. Ayegui. (Noiz kontsultatua: 2019-12-29).
  4. (Ingelesez) «The Muslin Story» The Daily Star 2015-12-15 (Noiz kontsultatua: 2019-12-30).
  5. (Ingelesez) «Muslin» Issuu (Noiz kontsultatua: 2019-12-30).
  6. «Exposición de tocados medievales en Jantziaren Zentroa» Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2020-02-19).
  7. a b (Ingelesez) «Javier Hermoso de Mendoza - Tierra Estella y Ciudad de Estella, Navarra» www.sasua.net (Noiz kontsultatua: 2020-11-07).
  8. Serrón. (2017-02-17). «El Robledal de Todos: Dos apuntes sobre indumentaria antigua castreña» El Robledal de Todos (Noiz kontsultatua: 2020-11-07).
  9. San Telmo Museoko erakusketa, 2019 (via Iñaki Alonso)
  10. (Gaztelaniaz) «Así era el 'burukoak', el tocado "fálico" que usaban las mujeres vascas y fue prohibido por la Iglesia» El Español 2020-11-03 (Noiz kontsultatua: 2020-11-07).
  11. (Ingelesez) «Coleccion de cédulas, cartas patentes, provisiones, reales ordenes y otros documentos concernientes á las Provincias Vascongadas copiados de órden de S.M. de los registros, minutas y escrituras existentes en el Real Archivo de Simancas, y en los de las secretarias de Estado y del despacho y otras oficinas de la Corte [Texto impreso / [compilada por Don Tomás Gonzalez Presbitero Canónigo de Plasencia] ; tomo I [ VI] - González, Tomás (1780-1833) - Libro - entre 1829 y 1833»] bdh.bne.es (Noiz kontsultatua: 2019-12-29).
  12. www.interviu.es (Noiz kontsultatua: 2019-12-29).
  13. Why the Daughters of Charity don’t wear white cornettes any longer. (Noiz kontsultatua: 2019ko abenduaren 29a).
  14. Samayoa Godoy de Pineda, Aracely Judith, 1943-. (2004). Amatitan : tradiciones. Textdigua, Textos Didacticos de Guatemala PMC 64626912. (Noiz kontsultatua: 2019-12-29).
  15. (Gaztelaniaz) Prensa, Webmaster La. (2004-04-25). «Mengala, mengalo, mengalería» La Prensa (Noiz kontsultatua: 2019-12-29).
  16. (Ingelesez) «Monografía del Municipio de Amatitlán» Issuu (Noiz kontsultatua: 2019-12-29).

Kanpo estekak


Read other articles:

Bad LovePoster promosi untuk Bad LoveGenreRomansa, MelodramaDitulis olehLee Yoo-jinSutradaraKwon Kye-hongPemeranKwon Sang-wooLee Yo-wonKim Sung-sooNegara asalKorea SelatanBahasa asliKoreaJmlh. episode20ProduksiLokasi produksiKoreaDurasi60 menit Senin dan Selasa pukul 21:55 (WSK)RilisRilis asli3 Desember 2007 (2007-12-03) –5 Februari 2008 (2008-2-5)Pranala luarSitus web Nama KoreaHangul못된 사랑 Alih AksaraMotdoen SarangMcCune–ReischauerMotdoen Sarang Templat:Korean memb...

 

Ramoji Film City This is a list of films produced in the Telugu cinema also known as Tollywood and in the Telugu language.[1] 1930s List of Telugu films of the 1930s 1940s List of Telugu films of the 1940s List of Telugu films of 1941 List of Telugu films of 1942 List of Telugu films of 1943 List of Telugu films of 1944 List of Telugu films of 1945 List of Telugu films of 1946 List of Telugu films of 1947 List of Telugu films of 1948 List of Telugu films of 1949 List of Telugu films o...

 

2010 Seattle MarinersThe 2010 Seattle Mariners on Opening Day.LeagueAmerican LeagueDivisionWestBallparkSafeco FieldCitySeattle, WashingtonRecord61–101 (.377)Divisional place4thOwnersSatoru Iwata and Nintendo of America (represented by Howard Lincoln)General managersJack ZduriencikManagersDon Wakamatsu, Daren BrownTelevisionFox Sports Northwest (Dave Niehaus, Dave Sims, Mike Blowers)RadioESPN-710 Seattle Mariners Radio Network (Dave Niehaus, Rick Rizzs) ← 2009 Seasons 2011...

Article principal : Renault Espace. Si ce bandeau n'est plus pertinent, retirez-le. Cliquez ici pour en savoir plus. Cet article contient une ou plusieurs listes (novembre 2014). Ces listes gagneraient à être rédigées sous la forme de paragraphes synthétiques, plus agréables à la lecture, les listes pouvant être aussi introduites par une partie rédigée et sourcée, de façon à bien resituer les différents items.D'autre part, Wikipédia n'a pas pour rôle de constituer une bas...

 

この記事は検証可能な参考文献や出典が全く示されていないか、不十分です。出典を追加して記事の信頼性向上にご協力ください。(このテンプレートの使い方)出典検索?: 武蔵小杉駅 – ニュース · 書籍 · スカラー · CiNii · J-STAGE · NDL · dlib.jp · ジャパンサーチ · TWL(2015年5月) 武蔵小杉駅 北口(2023年5月) むさしこすぎ Mus...

 

2019 studio album by Rogério SkylabNas Portas do CuStudio album by Rogério SkylabReleasedJanuary 1, 2019 (2019-01-01)Recorded2018StudioCentro Municipal de Referência da Música Carioca Artur da Távola, Estúdio Hi-EightGenreExperimental rockart rockMPBLength1:05:08LabelSelf-releasedProducerRogério SkylabRogério Skylab chronology Skylab & Tragtenberg, Vol. 3(2018) Nas Portas do Cu(2019) Crítica da Faculdade do Cu(2019) Professional ratingsReview scoresSourceRa...

Drapeau de la Libye Drapeau de la Libye Utilisation Caractéristiques Proportions 1:2 Adoption 21 décembre 195123 août 2011 (réadoption) Éléments Divisé en trois bandes parallèles de couleur, rouge (en haut), noire (au centre) et vert (en bas). La bande noire, égale à la superficie des deux autres bandes, doit porter dans son centre un croissant blanc avec, entre les deux extrémités du croissant, une étoile à cinq branches. modifier  Le pavillon de guerre (Marine libyenne). ...

 

Ken BlockBlock di Afrika Selatan, November 2017Kebangsaan Amerika Serikat LahirKenneth Paul Block(1967-11-21)21 November 1967California, A.S.[1]Meninggal2 Januari 2023(2023-01-02) (umur 55)Woodland, Utah, A.S.Karier Kejuaraan Reli DuniaTahun aktif2007–2008, 2010–2014, 2018Navigator Alex GelsominoTimM-Sport World Rally TeamHoonigan Racing DivisionMonster World Rally TeamSubaru Rally Team USAJumlah lomba24Juara dunia0Menang0Podium0Menang stage0Total poin18Lomba pertamaReli Meks...

 

Artikel ini sebatang kara, artinya tidak ada artikel lain yang memiliki pranala balik ke halaman ini.Bantulah menambah pranala ke artikel ini dari artikel yang berhubungan atau coba peralatan pencari pranala.Tag ini diberikan pada Januari 2023. Mecosaspis chrysina Klasifikasi ilmiah Kerajaan: Animalia Filum: Arthropoda Kelas: Insecta Ordo: Coleoptera Famili: Cerambycidae Genus: Mecosaspis Spesies: Mecosaspis chrysina Mecosaspis chrysina adalah spesies kumbang tanduk panjang yang tergolong fam...

Nathan Söderblom (1930) Lars Olof Jonathan „Nathan“ Söderblom (* 15. Januar 1866 in Trönö; † 12. Juli 1931 in Uppsala) war ein schwedischer lutherischer Theologe und Erzbischof von Uppsala. Zudem erlangte er Bedeutung als Religionswissenschaftler. Für seinen Einsatz für die Ökumene und den Weltfrieden wurde ihm 1930 der Friedensnobelpreis verliehen. Inhaltsverzeichnis 1 Leben und Werk 2 Ehrungen 3 Gedenktag 4 Schriften (Auswahl) 4.1 Einzelwerke 4.2 Werkausgaben und Sammelbä...

 

Saudi royal, businessman and government official (1938–2003) Majid bin Abdulaziz Al SaudMinister of Municipal and Rural AffairsIn office1975–1980PredecessorOffice establishedMonarchKing KhalidGovernor of Makkah RegionIn office1980–1999PredecessorFawwaz bin AbdulazizSuccessorAbdulmajeed bin AbdulazizMonarchKing KhalidBorn19 October 1938RiyadhDied13 April 2003(2003-04-13) (aged 64)JeddahBurial13 April 2003Al Adl cemetery, MeccaSpouseNouf bint Abdallah bin Fahd Al Muhanna Aba Al Khail...

 

Knooppunt Vaanplein Kenmerken Wegen A15 × A29 × S103 Land  Nederland Plaats Rotterdam Type knooppunt combinatie van windmolen-, ster- en trompetknooppunt. Ligging 51° 52′ NB, 4° 31′ OL Knooppunt Vaanplein anno 1997 Portaal    Verkeer & Vervoer Knooppunt Vaanplein is een knooppunt in Nederland. Het ligt ten zuiden van Rotterdam en verbindt de A15 (oost/west) met de A29 (zuid) en de s103 (noord). Het knooppunt is geopend in 1977 en was een windmolenknoopp...

Financial penalty imposed by a government agency as restitution for wrongdoing This article has multiple issues. Please help improve it or discuss these issues on the talk page. (Learn how and when to remove these template messages) This article relies largely or entirely on a single source. Relevant discussion may be found on the talk page. Please help improve this article by introducing citations to additional sources.Find sources: Civil penalty – news · newspapers...

 

Observation tower in London, EnglandWatkin's TowerArtist's impression (2017) of Watkin's TowerGeneral informationStatusNever completedTypeObservation towerLocationWembley Park, London, EnglandCoordinates51°33′20″N 0°16′46″W / 51.55556°N 0.27944°W / 51.55556; -0.27944Construction started1891Completed1894OpeningMay 1896Demolished1907HeightAntenna spireOriginal: 358 m (1,175 ft)Finally: ~47 m (154 ft)Design and constructionArchitect(s)Sir B...

 

American college basketball season 2007–08 Saint Mary's Gaels men's basketballNCAA tournament, first roundConferenceWest Coast ConferenceRecord25–7 (12–2 WCC)Head coachRandy BennettAssistant coaches Kyle Smith David Patrick Mark Campbell Home arenaMcKeon PavilionSeasons← 2006–072008–09 → 2007–08 West Coast Conference men's basketball standings vte Conf Overall Team W   L   PCT W   L   PCT No. 20 Gonzaga 13 – 1  ...

Le Christ donnant les clefs du Paradis à saint PierreArtiste Giovanni Battista PittoniDate Entre 1730 et 1735Type Huile sur toileLieu de création VeniseDimensions (H × L) 82 × 42 cmMouvement RococoPropriétaire Propriété de l'État français, affectée à la collection du département des peintures du musée du Louvre. Protégée au titre de bien d'un musée de France.No d’inventaire INV. 563Localisation Musée du Louvre, peintures italiennes, Paris (Franc...

 

Class (Polyplacophora) of marine molluscs This article is about the mollusc class. For the mollusc genus, see Chiton (genus). For other uses, see Chiton (disambiguation). Not to be confused with chitin. ChitonTemporal range: Late Cambrian – Present[1][2] PreꞒ Ꞓ O S D C P T J K Pg N A live lined chiton, Tonicella lineata photographed in situ: The anterior end of the animal is to the right. Scientific classification Domain: Eukaryota Kingdom: Animalia Phylum: Mollusca Clas...

 

2012 studio album by The UsedVulnerableStudio album by The UsedReleasedMarch 26, 2012 (2012-03-26)Recorded2010–2011Genre Emo post-hardcore[1] alternative rock Length43:47Label Anger Hopeless ProducerJohn FeldmannThe Used chronology Artwork(2009) Vulnerable(2012) The Ocean of the Sky(2013) Singles from Vulnerable I Come AliveReleased: January 10, 2012 Put Me OutReleased: August 14, 2012 Hands and FacesReleased: February 21, 2013 Alternative coverRe-issue co...

This article's lead section may be too short to adequately summarize the key points. Please consider expanding the lead to provide an accessible overview of all important aspects of the article. (September 2013) 2000 video gameNinja AssaultEuropean PlayStation 2 box artDeveloper(s)Namco, NOW ProductionPublisher(s)JP/NA: Namco/SegaEU: Sony Computer Entertainment EuropeComposer(s)Hiroto SasakiPlatform(s)Arcade, PlayStation 2ReleaseArcadeNovember 18, 2000PlayStation 2JP: September 9, 2002PAL: Oc...

 

Questa voce o sezione sull'argomento centri abitati della Spagna non cita le fonti necessarie o quelle presenti sono insufficienti. Puoi migliorare questa voce aggiungendo citazioni da fonti attendibili secondo le linee guida sull'uso delle fonti. Segui i suggerimenti del progetto di riferimento. Torre de las Arcascomune Torre de las Arcas – Veduta LocalizzazioneStato Spagna Comunità autonoma Aragona Provincia Teruel TerritorioCoordinate40°50′29.76″N 0°43′07.68″...

 

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!