Meaga[1] —Meagas erdal izenaz eta Mia lagunarteko izenaz ere ezaguna— Getariako auzoa da. Getariako hegoaldean dago, A-8 autobidearen tunel baten gainean, Garate mendiaren magalean, 195 metroko garaieran. Getariako auzoa bada ere, Zarautz du hurbilago.
Zarautz-Zestoa errepideak zeharkatzen du Meaga. Zarauztik Meagara errepidez joanda, malda garrantzitsurik ez izan arren, txirrindulari lasterketetan 3. mailako mendatetzat sailkatzen dute.
Demografia
Erreferentziak
Kanpo estekak