Maurílio Jorge Quintal de Gouveia (Funchal, 1932ko abuztuaren 5a – Gaula, 2019ko martxoaren 19a) portugaldar elizgizona izan zen.
Bizitza
Funchalen jaio zen 1932an Aires Romão Freitas Gouveia eta Matilde Maria Quintal de Gouveiaren familian[1]. Funchago elizbarrutiko apaizgaitegian ikasi zuen eta 1955eko ekainaren 4an apaiztu zen[2]. 22 urte zituela, Erromara joan zen ikasketak jarraitzeko[1]. Madeirara itzulita, apaizgaitegian irakasten zuen, non errektoreordea izan zen. 1974ko urtarrilaren 13an apezpiku ordenatu zuten. «In veritate et caritate unitas» leloa hautatu zuen[2].
1978ko martxoaren 22an, Sabionako apezpiku titular, Mitileneko artzapezpiku titular eta Lisboako patriarkaren bikario nagusi izendatu zuten[2]. Kargu hori izan zuen 1981eko irailaren 8ra arte, Joan Paulo II.a aita santuak Évorako artzapezpiku izendatu zuen arte. 2007an, 75 urte bete zituenean, dimisioa aurkeztu zion Benedikto XVI.a aita santuari[3].
2019ko martxoaren 19an hil zen Gaulan[1], eta Évorako Artzapezpikuen Panteoian ehortzi zuten[4].
Lanak
- Servir por Amor (2004)
- Concílio, Diocese e Evangelização (2005)
- Ser Cristão Hoje (2011)
- O Eremitério Maria Serena (2011)
- Cristãos Exemplares (2014)
- Uma Comunidade de Cristãos – A Paróquia na Missão da Igreja (2015)
- Magnificat (2017)
- Eu sou o Pão da Vida (2018)
- Rumo ao Céu (2018)
Erreferentziak
Kanpo estekak