Maule Gaine[1] Maule-Lextarreko (Zuberoa) auzoa da. Erdigunetik ekialdera dago kokaturik, muino baten gainean. Hau izan zen Maule-Lextarreko jatorria.
Jakingarriak
Bertan daude Mauleko gaztelua eta Donibane Berroeta eliza, besteak beste. Andere Dena Mariaren eliza XIV. mendekoa da eta historiaren gorabeheren ondorioz birritan katedrala izan da: 1378-1419 artean eta 1562-1599 artean[2].
Plaza nagusian pilotalekua eta merkatua aurki daitezke. Bela karrikan dagoen Maule gaineko eskola publikoan adar elebiduna dago[3]. Auzoko Etxahun gelan kultura ekimenak antolatzen dira[4].
Auzoko festak ekainean ospatzen dira[5].
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak