Maude Menten (Ontario, 1879ko martxoaren 20a - Ontario, 1960ko uztailaren 26a) kanadar kimikaria izan zen.
XX. mendearen hasierako kimikari berritzaileenetako bat izan zen. Torontoko Unibertsitatean egin zituen ikasketak, eta han bertan hasi zen eskolak ematen, Fisiologiakoak, MacCallum laborategian. Dena dela, Kanadatik irten behar izan zuen ikertzaile-karrera jarraitzeko, garai hartan emakumeek ezin zutelako Kanadako Unibertsitatean ikerketan aritu. Rockefeller Institutuan eta Western Reserve University-n aritu zen ikertzaile laguntzaile gisa. Gero Berlinera joan zen, Leonor Michaelisekin batera, eta bien artean "Michaelis-Menten ekuazioa" asmatu zuten; ekuazio hori funtsezkoa izan zen entzima-erreakzio baten lastertasuna adierazteko.
Erreferentziak