Matthias Withoos (1627 – 1703), baita Calzetta Bianca eta Calzetti izenez ezaguna . Holandako margolaria, izadi hilak eta hiriko eszenak margotu zituen baina batez ere intsektuak, narrastiak eta sasiak aurreko planoan margotzeagatik ezaguna.
21 urte zituela, Withoos, Van Schrieckrekin eta Willem van Aelst-ekin Erromara joan zen. Bertan "Bentvueghels" taldean izan ziren eta Withoosen ezizena "Calzetta Bianca" ("Mahuka Zuria") izan zen.
Italian Leopoldo de Medicik hainbat margolan agindu zizkion.
1672 urteko "Urte Negargarria"n, frantziako tropek Amersfoort euren esku hartu zutenean, Withoosek Hoorn-era ihes egin zuen eta bertan bizi izan zen bere heriotza egunera arte, 1703 urtean.
Lanak
Withoosen izadi hilak, aurreko planoen ilunak eta misteriotsuak diren basa-landareak, sasiak, intsektuak, narrastiak eta bestelako izakiak agertzeagatik dira aipagarriak.[1] Pintura horietako batzuk vanitas motiboa[2] dute eta garai hartako bildumagileen artean ohikoak ziren.[1]
Horrez gain, hirietako hainbat ikuspegi ere irudikatu zituen.
Erreferentziak
↑ abcSeymour Slive, holandako Pintura 1600-1800, Yale University Press Pelican Artearen historia, New Haven, Conn: Yale University Press, 1995, p. 290.