Matilde Escuder Vicente

Matilde Escuder Vicente
Bizitza
JaiotzaVilafranca1913ko abenduaren 12a
HeriotzaThil2006ko maiatzaren 8a (92 urte)
Jarduerak
Jarduerakmaisu/maistra

Matilde Escuder Vicente (Vilafranca, Castelló, Valentzia, 1913ko abenduaren 12a - Tilh, Frantzia, 2006ko maiatzaren 8a) maistra libertarioa izan zen, XX. mendean hezkuntzarekin eta anarkismoarekin hartutako konpromisoagatik ezaguna.[1][2]

Biografia

Vilafrancan jaio zen, Alt Maestraten, eta "Mati" goitizenez deitzen zioten. Lotura sendoak zituen Langileen Batasun Orokorrarekin (UGT). Bere familiaren erabakiari eta laguntzari esker, irakasle-ikasketak egin zituen Castelló de la Planan eta Valentzian, eta 1934ko uztailaren 24an diploma lortu zuen.[3][4] Bere irakasle lanbidea Balear Uharteetako Eivissan hasi zuen. Garai hartako hezkuntza-metodo tradizionalekin egin zuen topo, eta gazte libertario batzuekin parte hartzen hasi zen.[5] Francisco Ferrer Guardiaren pedagogiari jarraituz, Bartzelonara joan zen eta José Berruezo Silventek zuzendutako eskola arrazionalistarekin bat egin zuen, Sant Adrià de Besòsko Gizarte Kulturaren Ateneoaren babesarekin.[6]

Ekintzaile

Etapa horretan, Escuder Lanaren Konfederazio Nazionaleko (CNT) Lanbide Liberalen Sindikatuan afiliatu zen, eta Vallespir kaleko Eskola Arrazionalistan ere parte hartu zuen, Carrasquer anaiek zuzendutako "Eliseu Reclus Eskola" izenekoan. Haien metodo pedagogikoek inspirazio sakona eman zioten.[7][8] Eskola Berri Bateratuko Kontseiluaren (CENU) eskola-erreformaren aurka agertu zen Escuder, eta, 1936ko uztaileko estatu-kolpearen ondoren, Durruti zutabearekin bat egin zuen bere borondatez. Zutabean intendentziaz arduratu zen, eta Enrique Ferrero lankidearekin lan egin zuen, Kulturako delegatua zenarekin. Ondoren, mugimendu kolektibistan parte hartu zuen Mirambelen, Teruelen.[9] Hala ere, 1937an kolektibitateen aurkako eraso estalinistaren ondorioz, Játivara ihes egin behar izan zuen Etna alabarekin. Alabak 15 egun besterik ez zituen, eta harremana galdu zuen Valentziako Torrenteko kartzelan indar faxistek harrapatu eta fusilatu zuten lagunarekin.[10]

Kartzelaratzea

Gertaera horien ondoren, irakasle izan zen Ontinyent-eko Gazteria Libertarioen Akademian.[11] Gerra Zibila amaitzean, Valentzian espetxeratu zuten, baina 1944an askatu egin zuten. Bartzelonara joan zen Etna alabarekin, Gúdula ahizparekin eta ilobarekin. Urte horietan, jantzigintzan lan egin zuen, eta, Casa Camboren CNT-FAIren bilera klandestino batean, Félix Carrasquer pedagogo eta militante libertarioa ezagutu zuen eta lagun bihurtu ziren. Biak buru-belarri sartu ziren CNT klandestinoan, eta 1947an atxilotu eta kartzelaratu egin zituzten zenbait hilabetez. Gero, konposizio-mahai txiki batekin, bikoteak panfletoak eta CNTko Metalaren Sindikatuaren buletina argitaratu zituen.[12]

Atxiloketa eta erbesteratzea

Carrasquer Madrilera bidali zutenean CNTren Batzorde Nazional berrian parte hartzeko, Manuel Villar Mingo militante anarkistarekin batera, Escuder berriro atxilotu zuten Batzorde Nazionala erori ondoren, eta sei urteko kartzela-zigorra ezarri zioten, Ventasko Emakumeen Kartzelan bete zuen zigorra.[13][14]Lagunak ere 12 urteko zigorra jaso zuen. 1960an, Carrasquer askatu zutenean, bikotea Frantziara erbesteratu eta Thilen kokatu zen, Tolosa Okzitaniatik gertu. Bertan, Carrasquerek Gerra Zibilean Monzonen (Aragoi) sortutako Militante Eskolan inspiratutako prestakuntza-zentro bat sortu zuten..[15][16]

Itzulera

1971n, Etna alabari eta Toni lagunari landetxea utzi ondoren, bikotea Bartzelonara itzuli zen, eta han etxe bat erosi zuten Tibidabon. Bilgune eta prestakuntza-zentro bihurtu zena Kataluniako libertarioen belaunaldi berrirako.[17]

Escuder 2006ko maiatzaren 8an hil zen Thilen, Languedocen, Okzitaniako eskualdean.[1]

Aintzatespenak

  • Sant Adrià de Besòsko Udalak Matilde Escuder izena jarri zion hiriko kale bati, Espainiako hezkuntzarekin eta anarkismoarekin zuen konpromisoa aitortzeko.[18]
  • Castelló de la Planan ere bada hari eskainitako plaza bat.[19]
  • Gainera, 2018an, hil eta hamar urte geroago, Vilafrancako Udalak, bere jaioterriak, Matilde Escuder Vicente izena jartzea erabaki zuen udal liburutegi publikoari, kulturarekin lotutako bere figurari omenaldi gisa..[20][21][22]
  • 2018an, Manuel Martí Puig Pedagogiako doktoreak Escuder-en biografia argitaratu zuen Matilde Escuder. Maestra libertaria y racionalista. Una historia de vida Jaume I.a Unibertsitateak eta Vilafrancako Udalak argitaratua, Carmen Agulló Diaz irakasle eta idazlearen hitzaurrearekin.[23][24][25] Urte horretan bertan, “Biktimimes per la violència i repressió als Ports durant la Segona República i la Guerra Civil (1931-1941)” memoria demokratikoari buruzko jardunaldiak egin ziren, Portellgo Udalak antolatut. Eta itxierako ponentzia, Martik berak emana, Escuder-en figurari buruzkoa izan zen.[26]

Bibliografia

  • 2018 – Matilde Escuder. Maestra libertaria y racionalista. Una historia de vida. Manuel Martí Puig, Carmen Agullóren hitzaurrearekin. Universitat Jaume I Fundació Càtedra Enric Soler i Godes bilduma ISBN 978-84-16546-85-5.
  • 2018 – Víctimes per violència i repressió als Ports durant la Segona República i la Guerra Civil (1931-1941). Jornades per a la recuperació de la memòria històrica de Portell. Francesc-Xavier Duarte Martínez eta Jurema López Castro. Ajuntament Portell de Morella. ISBN 978-84-09-13472-4 (págs. 299-322).
  • 2016 – Educar en temps de guerra. XXII Jornades Internacionals d'Història de l'Educació. Institució Alfons el Magnànim-Centre Valencià d'Estudis i d'Investigació. ISBN 978-84-7822-696-2 (pags. 571-582).
  • 2014 – La escuela de militantes de Aragón. Una experiencia de autogestión y de análisis sociológico. Félix Carrasquer Launed. Descontrol argitaletxea. ISBN 978-84-16553-08-2.

Erreferentziak

  1. a b «Matilde Escuder, in memoriam, por Antonia Fontanillas - Rojo y Negro» rojoynegro.info.
  2. Consol Aguilar Ródenas. La recuperació de la memòria històrica educativa: De les propostes de lectura de «dones lliures» a accions concretes, des del gènere i la innovació educativa, en la formació inicial de mestres al segle XXI. .
  3. «Matilde Escuder Vicente (Vida y obra)» Sobre la anarquía y otros temas (vida, obra y biografías de activistas, luchadoras y luchadores anarquistas) II 2022-12-19.
  4. Zeika Viñuales Sarsa. «El Sueño Igualitario | Matilde Escuder Vicente, maestra titular de la República» www.cazarabet.com.
  5. Joan Josep Torró Martínez. Educació i societat a Ontinyent (1800-1975). .
  6. «Matilde Escuder» www.estelnegre.org.
  7. «'Mati', la mestra llibertària dels Ports» directa.cat 2018-10-31.
  8. Acrata, Librepensador. «Anarquismo: Félix Carrasquer» Anarquismo.
  9. «De la pédagogie à la révolution - [A Contretemps, Bulletin bibliographique»] acontretemps.org.
  10. Matilde escuder vicente – maestra libertaria – Federación Anarquista 🏴. 2020-12-12.
  11. «Academia de las Juventudes Libertarias y Mujeres Libres de Ontinyent» ONTINYENT 2020-11-30.
  12. Rafael Iniesta de Manresa. La premsa de la CNT-AIT a Catalunya (1976-1979): Catàleg de les publicacions periòdiques a les biblioteques catalanes. Universitat Autònoma de Barcelona.
  13. CENIT portavoz de la regional exterior de la cnt-ait: CeNiT nº 983: Matilde Escuder Vicente, maestra titular de la República. .
  14. Quintero Maqua, Alicia Berta. (2016-06-23). El eco de los presos: los libertarios en la cárceles franquistas y la solidaridad desde fuera de la prisión, 1936-1963. .
  15. Aula libre | Federación de enseñanza CGT. (2021-06-16). «Matilde Escuder. Maestra libertaria y racionalista: una historia de vida» Aula Libre Digital.
  16. «Cazarabet conversa con... Manuel Martí Puig, autor de “Matilde Escuder. Maestra libertaria y racionalista. Una historia de vida” (Universitat Jaume I)» www.cazarabet.com.
  17. Acrata, Librepensador. 12 de diciembre. .
  18. «Carrer de Matilde Escuder - Callejero de Sant Adrià de Besòs - Callejero.net» sant-adria-de-besos.callejero.net.
  19. «Plaza de Matilde Escuder Vicente, Castellón de la Plana (Grupo Santiago)» callejero.openalfa.es.
  20. BIBLIOTECA Y BEBETECA | Web del Ayuntamiento de Vilafranca. .
  21. vilafranca, j tena. (2018-06-12). «La biblioteca de Vilafranca se llamará Matilde Escuder Vicente» Levante-EMV.
  22. DiaDia. (2018-06-12). La biblioteca de Vilafranca s’anomenarà Matilde Escuder | DiaDia. .
  23. Castelló, Levante de Castelló |. (2018-05-16). «La UJI presenta un libro sobre la maestra Matilde Escuder» Levante-EMV.
  24. Matilde Escuder. Maestra libertaria y racionalista. Una historia de vida - Castellon Información. 2023-09-24.
  25. César. (2018-08-13). «“Matilde Escuder. Maestra libertaria y racionalista. Una historia de vida”» Tercera Información.
  26. «Jornades sobre la Guerra Civil en Portell | Ajuntament de Portell de Morella» www.portelldemorella.es.

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!