María Teresa Sagarna Alberdi (Gasteiz, 1943ko martxoaren 23a) arabar irakasle eta politikaria da.
Madrilgo Complutense Unibertsitatean Filologia Erromanikoa ikasi ondoren, irakasle izan zen Araban. 1997an Arabako gobernadore zibil izendatu zuten. Ahaldun izan eta gero, PPren zerrendetan Espainiako Diputatuen Kongresuan egon zen bi urtez.