María Teresa Rodríguez Saínz-Rozas (Aguilar de Campoo, Palentzia, 1942) kazetaritzan lizentziatua eta Arte ederretan doktorea da. Galletas Gullón enpresaren jabe ohia eta ohorezko presidentea da..
1983an, José Manuel Gullón, bere senarra hil ondoren, familiaren negozioaren ardura hartu behar izan zuen. Enpresa 1892an sortu zen eta gaur egun sektorean geratzen den galleta familia-enpresa bakarra da. Administrazio kontseiluko presidente izendatu zuten Maria Teresa.
Irabaziak berrinbertitzeko politikari eta asmo handiko nazioartekotze estrategiari esker, María Teresa Rodríguezek Gullón Espainiako galleta sektoreko lider gisa kokatzea lortu zuen. Urtean 300 milioi euro baino gehiagoko fakturazioarekin. Europan ere bi filial dituzte, Bolachas Gullón, Portugalen, eta Biscotti Gullón, Italian.
2019ko ekainean, enpresa utzi egin zuen, eta bere alaba Lourdes Gullón Rodriguezek hartu zuen lekukoa [1]
Sariak eta aitorpenak
- 2016ko Laneko Merituaren Urrezko Domina .[2] [3] [4]
- Emakume Exekutiboen Espainiako Federazioak emandako 2015eko Emakume Enpresari Saria.[5]
- Palentziako Enpresa Erakundeen Konfederazioaren saria.[6]
- Familia-Enpresaren ibilbidearen saria 2017 [7]
Erreferentziak
Kanpo estekak