María Teresa Lozano Imizkotz (Iruñea, 1946kouztailaren 31) Topologia eta Geometriako ikerketan aitzindari den nafar matematikaria da. Berrogei urtetik gora daramatza 3. dimentsioko barietateen teorian. Zientzia Zehatz, Fisika eta Naturalen Errege Akademiaren kidea da.[1]
Biografia
Txikitatik izan zuen zientzia-irakasgaietarako erraztasuna, eta geometria eta fisika gustatzen zitzaizkion. Bere lehen asmoa Fisikako karrera ikastea izan zen (Zaragozara edo Madrilera joateko beka bat lortuz gero) edo bizi zen herrian bertan, Iruñean, zientzietako karreraren bat ikastea. Baina Matematikako Lehen Olinpiadetan Matematikako karrera ikasteko beka batekin saritua izan zenez, erabakigarria izan zen. Ondoren, bidea berez egin zuen, baina ahalegin handiarekin, irmotasunez eta zailtasunak gainditzeko familiaren laguntzarekin.[2]
Lozanok 1969an lizentziatu zen Zientziatan, Matematika sailean, Zaragozako Unibertsitatean, eta 1974an doktoratu zen unibertsitate horretan bertan, tesi honekin: Morfismo baten segida espektrala K-puntu kritikoekin, Topologia Algebraikoaren esparruan kokatua, José Luis Viviente Mateuk zuzendua.
1970ean Julio Abad Antoñanzas fisikariarekin ezkondu zen (1945-2008). Hiru seme-alaba izan zituzten: Iñaki, Pablo eta Maite.
Lan ibilbidea
1969tik 1976ra irakasle laguntzailea izan zen Zaragozako Unibertsitatean. 1976tik 1978ra Honorary Fellow izan zen Wisconsineko unibertsitatean (Estatu Batuak). 1978tik 1990era irakasle laguntzaile numerarioa izan zen Zaragozako Unibertsitatean. 1990ean Geometria eta Topologiako katedradun bihurtu zen, Zaragozako Unibertsitateko Zientzia Fakultateko lehen katedraduna.[3] 1999tik 2001era Zaragozako Unibertsitateko Matematika Departamentuko zuzendaria izan zen.[4]
Topologiaren eta geometriaren ikerkuntzan nazioartean erreferente da.[5] Bere ekarpenetako batek RSME-Imaginary proiektuan parte hartzea barne hartzen du. Proiektu horrek ehun urte baino gehiagoko eredu matematikoak berreskuratu eta katalogatzea bilatu zuen.[4][6]
Bere karguen artean hauexek aipa daitezke:[3] ANEPeko ebaluatzailea 1996-2015 bitartean, eta ANECAkoa, 2004-2015 bitartean; Irakaskuntza Batzordeko lehendakaria; eta Zaragozako Unibertsitateko Zientzia Fakultateko Ebaluazio eta Irakaskuntza Batzordeko lehendakaria (1996-1998); Zaragozako Zientzia Zehatz, Fisiko, Kimiko eta Naturalen Errege Akademiako irakasle numerarioa (1998),[7] Zaragozako Unibertsitateko Unibertsitate Klaustroko lehendakariordea (2000-2002) edo Zaragozako Unibertsitateko Aholku Batzordeko kidea (2004-2016).
2006tik, Zientzia Zehatz, Fisiko eta Naturalen Errege Akademiakoa da, eta, 2016an, Espainiako Matematikako Errege Elkartearen (RSME) Domina jaso zuen.[3]
2015etik Espainiako Topologia Sareko Nazioarteko Aholkularitza Batzordeko kide da.[8]
Aplikazio ludikoa dela eta Maria Lozanok zera dio:
Jende gutxik ezagutzen duen eta garrantzi kulturala duen aplikazio ludiko bat dago: irudi geometriko eta topologikoek artista plastiko itzaltsuetan duten eragina. Adibide batzuk: Salvador Dalíren erloju bigunak erloju errealen deformazio topologikoak dira; Antoine Pevsner eta Naum Gabo anaien eskulturak, XX. mendearen lehen erdiko Errusiako konstruktibismoarenak, Felix Klein-en eta Alexander Brill-en XIX. mendeko ikasleek eraikitako azaleren irudi didaktikoetan inspiratu ziren; geometria hiperbolikoak inspiratu zuen M.C. Escher-en lana… [2]
Matematika eta arkitektura
Lozanok matematikari on batek arkitekto gisa pentsatu behar duela uste du, eraikin batek (teoria batek) bere eginkizuna betetzeko balio izatea da garrantzitsuena, baina, gainera, artelana lortzen bada, askoz hobeto. Adibidez, Pitagorasen teoremaren erakustaldi grafikoak zoragarriak dira.[2]
Lanak
Haren ekarpen batzuk, José María Montesín-Amilibia, Hugh M. Hilden eta Charles W. Whitten, korapiloen eta hiru dimentsioko barietateen teoriari buruzkoak, matematikan oinarrizko ezagutza duten zenbait lanetan sartu dira.[9]
Sariak eta aintzatespenak
1964-1969: Matematikako lizentziatura ikasteko beka. Lehen Olinpiada Matematikoa irabazi zuen Zaragozako barrutian.[3]
2016: Espainiako Matematikako Errege Elkartearen (RSME) domina, “matematika-lanbidearen alderdi guztiak (ikerketa, irakaskuntza, kudeaketa, dibulgazioa eta komunitatearentzako zerbitzua) 40 urtez baino gehiagoz bikain hartu dituelako”.[4]
Zaragozako Unibertsitateko Zientzia Fakultateko lehen irakasle emeritua.[10]