María Teresa Dalenz Zapata (Chuquisaca, Bolivia, 1958ko maiatzaren 23a) boliviar ingeniari zibila eta enpresaria da, bere herrialdean goi-karguak betetzen dituen lehen emakume ingeniaria.
Biografia
La Paz departamenduan jaio zen, baina haurtzaroa eta gaztaroa Oruron eman zuen, eta hantxe egin zituen ikasketak.[1] Jesús María Oruro ikastetxean ikasi zuen Giza zientzietako batxilergoa. 1984an Ingeniaritza Zibilean lizentziatu zen Oruroko Unibertsitate Teknikoan (Sucre). 2004an Eraikuntza Gerentzian diplomatua zen. 2005ean Maestria bat egin zuen kanpo-merkataritzan Andeetako Simon Bolivar Unibertsitatearen eskutik.[2]
Sucreko Glorieta hotelaren jabea da.[2]
Lan ibilbidea
1985etik, eraikuntza arloko Matersa enpresaren jabea da. Eraikuntza askotan parte hartu du, hala nola, Teknologia Fakultateko eraikinean. Sucreko katedrala zaharberritu du. Padillan Toloyo tunela eta kirol-koliseoa eraiki ditu.[2]
1999tik 2000ra bitartean, instituzioetan hainbat kargu izan ditu, eraikuntza saileko ganberako presidenteorde gisa. 2001etik 2003ra Boliviako eraikuntza-ganberako enpresa-gaikuntzako batzorde burua izan zen. Chuquisacako Comité cívico de interés delakoaren ordezkaria izan zen eta Ingeniari Zibilen Elkargoko diruzaina (2002-2002). 2003tik 2006ra Boliviako ingeniarien elkarteko prsidente aritu zen. 2006tik 2008ra Boliviako ingeniarien elkarteko zuzendari nazionala izan zen eta 2013tik 2014ra elkarte horreako presidentea.[2] 2018an Boliviako Amazonia Fundazioko presidentea izan zen.[3] Horrez gain, Ingeniaritza-elkarteen Amerikako Batasuneko (UPADI) presideneta eta 2017-2019 urteetako kudeaketa arduraduna izan zen.[4][5]
2022tik 2024ra Chuquisacako Ingeniari Mekanikoen Elkargoko direktorioan dago.[6] Santa Cruz de la Sierra unibertsitate pribatuko emakume ingeniarien bilerako ekitaldian hizlari gisa parte hartu zuen.[7] Sucreko Rotary club elkarteko ikerketa-batzordeko burua da.[8]
Sariak eta aintzatespenak
- 2017an Estatu mailan goi-karguetan aritzen den lehen emakumezko ingeniaria.[1]
- 2019an Boliviako Ingeniarien Elkarteak ingeniari horren izena jarri zion elkarteko areto bati, Chuquisacako SIBko presidente, SIBko presidente nazional eta Ingeniari Elkarteen Batasun Panamerikarreko (UPADI) presidente gisa egindako lanagatik.[9]
Erreferentziak