Buenos Airesen jaio zen. Gurasoak María Antonia Schweizer argentinarra eta Yosaburo Kodama japoniarra izan ziren.[1] Haren jaiotze urteaz eztabaida dago: ezkontza aktan 1941ean jaio zela esaten bada, jaiotze aktan 1937an jaio zela dokumentatzen da.
Jorge Luis Borges ikasketa saio batzuetan ezagutu zuen, komuneko interesak zituzten eta elkarrekiko interesa ere bai. Kodamak 16 urte zituen eta Borgesek 54.[1] Garai hartan, Borges islandieraz oso interesatuta zegoen eta biek ikasteari ekin zioten. Ikasketa kidea izan ondoren biek 1975an Ameriketako Estatu Batuetara joan ziren.
Ibilbidea
Zenabit lanetan María Kodamak Borgesekin kolaboratu zuen, esaterako Breve antología anglosajona (1978), eta Atlas (1984), munduan zehar elkarrekin egin zituzten bidaien narrazioak. Bestetik, elkarrekin Snorri SturlusonenEdda prosaikoaren lehenengo liburua gazteleratu zuten; liburua La alucinación de Gylfi izenburuarekin plazaratu zen.
1988an Jorge Luis Borges Fundazioa sortu zuen Buenos Airesen. Fundazio burua izan zen.[3][1]
Borgesen lanaren eskubideak
María Kodama Jorge Luis Borgesen (1899-1986) eskubideen administratzaile zorrotza izan zen. Baina idazle argentinarraren alarguna eta albacea martxoaren 26an hil zen, 86 urte zituela, testamenturik egin gabe. Kodama Borges idazlearen ondasun eta lan guztien eskubideen jaraunslea zen. Kodamaren oinordekorik agertu ezik, Buenos Airesko Gobernura pasatuko dira.[1]