Mary Ann Todd Lincoln (Lexington, Kentucky, 1818ko abenduaren 13a - Springfield, Illinois, 1882ko uztailaren 16a), Abraham Lincoln Ameriketako Estatu Batuetako presidentearen emaztea zen. 1861etik 1865era AEBtako lehen dama izan zen.
Kentuckyar familia aberats baten kidea, senarraren ondoan izan zen bere presidentzia osoan zehar eta baita 1865ean erail zutenean.