Mary Virginia Martin (Weatherford, Texas, AEB, 1913ko abenduaren 1a – Rancho Mirage, Kalifornia, AEB, 1990eko azaroaren 3a) antzerki- eta zinema-aktore estatubatuarra izan zen, Tony Sarien irabazlea. Fama eman zioten paperen artean daude Nellie Forbushena South Pacific lanean eta Maria pertsonaia The Sound of Music lanean. 1989an Kennedy Center Honoree izendatu zuten.[1]
Biografia
Lehen urteak
Weatherforden (Texas) jaio zen Martin, eta zoriontsu eta seguru bizi izan zen, bere My Heart Belongs autobiografian azaltzen duenez. Harreman estua izan zuen gurasoekin eta ahizparekin. Haren autobiografian zehazten da gaztetatik bat-bateko entzumena zuela musika soinuak birsortzeko.
Martinen aita, Preston Martin, abokatua zen, eta haren ama, Juanita Presley, biolin-irakaslea. Ahizpa nagusi bat zuen, Geraldine (1902-1979). 1911n Raymond neba bat izan zuen, jaio eta hurrengo urtean hil zena.[2]
Ezkontza
Martinek konpromisoa hartu zuen Benjamin Jackson Hagmanekin high schoolean zegoela, Nashvilleko (Tennessee) Ward-Belmont Collagera bidali aurretik. Fanny Brice aktorea kantuan imitatzeaz gain, eskola aspergarria zela pentsatzen zuen, eta arau zorrotzek mugatzen zutela. Weatherforden, haren familiaren eta Hagmanen falta sumatzen zuen. Bisita batean, Maryk eta Benjaminek Maryren ama konbentzitu zuten ezkontzeko. 17 urterekin ezkondu zen, eta haurdun geratu zen bere lehen semeaz, Larry Hagman aktoreaz,[2] eta eskola uztera behartu zuen. Bizitza aldatu zuen eta handik aurrera, harentzat ez zegoen interpretazioa baino gauza hoberik.
Gaztea zela eta, eztei-bidaia gurasoen etxean egin zen. Ezkontzaren ondoren gurasoen etxean bizitzeak adoregabetu egin zuen, baina ahizpak dantza irakasteko gomendatu zion. Martinek dantza-estudio bat ireki zuen. Han bere mugimenduak sortu zituen, berak filmetan ikusten zituen dantzari famatuak imitatuz.
Ibilbidea
Hasiera
Dantzaz gehiago ikasi nahian, Martin Kaliforniara joan zen dantza-akademia batean ikastera, eta bere estudioa ireki zuen Mineral Wellsen (Texas). Mikrofono batekin kantatzen eta blues-kantak ateratzen ikasi zuen.
Estudioko sutearen ondoren, dena utzi eta Hollywoodera joan zen. Hollywooden Martinek proba ugari egin zituen. Lehen proba eta lan profesionala irrati nazional batentzat egin zuen. “Gateway to Hollywood” izeneko saioan abestu zuen. Hainbat proba egin ondoren, Oscar Hammerstein II.ak kantatzen entzun zuen eta, haren interpretazioa goraipatu zuen. Une horretan hasi zen bere ibilbidea.
Jarraipena
Mary Martinek ia bi urtez borroka egin zuen ikuskizunen munduan arrakasta lortzeko. Karrera bat hasi zuen Dallasen eta Los Angelesko klubetan irratian kantatuz. Klub batean egindako lanak hunkitu egin zuen antzerki-ekoizle bat, eta New Yorkeko obra batean lan egiteko aukeratua izan zen. Ekoizpen hori ez zen estreinatu, baina paper bat lortu zuen Cole Porterren Leave It to Me! lanean. Lan horrekin ospetsu egin zen Broadwayn eta komunikabide nazionalen arreta lortu zuen "My Heart Belongs to Daddy" kantatuz.
Bederatzi filmetan parte hartu zuen. Berak azaldu zuen ez zuela filmak filmatzen gozatzen, antzokiko ikusleekin zuen "loturarik" ez zegoelako zineman. Antzerkiari gehien egokitzen zitzaion interpretazioa telebistan izan zen, Peter Pan lanarekin, esaterako. Zinemako bertsioekin gozatzen ez bazuen ere, itxuraz bai, telebistarako egokitzapenekin,ostera, bai itxuraz, askotan interpretatu baitzituen.
Martinek 1980an egin zuen azken emanaldia Londresen, South Pacific-en "Honeybun" interpretatuz.
Heriotza
1982an, zirkulazio-istripu bat izan zuen, lesio larriak eragin zizkiona, eta bertan Ben Washer prentsa-agentea hil zen. Janet Gaynor eta haren senarra, Paul Gregory, 61, eta Martin eta haren prentsa-agentea, Ben Washer, 76, taxi batean zihoazen furgoneta baten kontra talka egin zutenean.[3][4]
Mary Martin 76 urte zituela hil zen, koloneko eta ondesteko minbiziarengatik, Rancho Mirageren etxean (Kalifornia), 1990ean.[5]
Weatherfordeko (Texas) East Greenwood hilerrian lurperatuta dago.[6]
Emanaldiak
Antzerkia
- Leave It to Me! (1938) (Broadway)
- One Touch of Venus (1943) (Broadway)
- Pacific 1860 (1946) (Londres)
- Lute Song (1946) (Broadway)
- Annie Get Your Gun (1947) (bira nazionala)
- South Pacific (1949) (Broadway)
- South Pacific (1951) (Londres)
- Kind Sir (1953) (Broadway)
- Peter Pan (1954) (Broadway)
- The Skin of Our Teeth (1955) (Broadway, Washington Hiria, eta Paris)
- The Sound of Music (1959) (Broadway)
- Jennie (1963) (Broadway)
- Hello, Dolly! (1965) (Londres eta mundu-bira)
- I Do! I Do! (1966) (Broadway eta bira nazionala)
- Together on Broadway: Mary Martin & Ethel Merman (1977) (Broadway)
- ¿Do You Turn Somersaults? (1978) (Broadway eta bira nazionala)
- Legends! (1986) (bira nazionala)
Zinema
- The Great Victor Herbert (1939)
- Fashion Horizons (1940) (corto)
- Rhythm on the River (1940)
- Love Thy Neighbor (1940)
- Kiss the Boys Goodbye (1941)
- New York Town (1941)
- Birth of the Blues (1941)
- Star Spangled Rhythm (1942)
- Happy Go Lucky (1943)
- True to Life (1943)
- Night and Day (1946)
- Main Street to Broadway (1953)
Telebista
- America Applauds: An Evening for Richard Rodgers (1951)
- The Ford 50th Anniversary Show (1953)
- Salute to Rodgers and Hammerstein (1954)
- Noel Coward & Mary Martin - Together With Music (1955)
- Producers' Showcase: Peter Pan (bi aldiz, 1955 eta 1956)
- Annie Get Your Gun (1957)
- Magic with Mary Martin (1959)
- Peter Pan (1960)
- Mary Martin: Hello, Dolly! Round the World (1966)
- Mary Martin at Eastertime (1966)
- Valentine (1979)
- Over Easy (aurkezleae 1981-1983)
Erreferentziak
Kanpo estekak