Mary Henrietta Kingsley (Londres, 1862ko urriaren 13a - Simon's Town, Hego Afrika, 1900eko ekainaren 3a) ingeles etnografo, idazle zientifiko eta esploratzailea izan zen.
George Kingsley idazlearen alaba eta Charles eta Henry Kingsley idazleen iloba izan zen. Etxean ikasi zuen eta aitaren bidaia-istorioetara zaletu zen.
Mendebaldeko Afrikara bidaiatzea erabaki zuen eta 1893an Sierra Leonara iritsi zen. Handik Luandara bidaiatu zuen.
1894ko abenduan bigarren bidaia egin zuen. Gabon zeharkatu eta Kamerun mendia eskalatu zuen.
Hurrengo urteetan bere bidaiei buruzko hitzaldiak eman zituen. Misiolari anglikanoei kritika egin zien afrikarrak bihurtzen saiatzeagatik.
1900ean Hegoafrikara bidaiatu zuen Bigarren Boerren Gerran. Erizain boluntarioa izan zen gerrako presoen ospitale batean, eta sukar tifoideak jota hil zen.
Lanak
- "Travels on the western coast of equatorial Africa". Scottish Geographical Magazine. 12 (3): 113–124. 1896. doi:10.1080/00369229608732860. ISSN 0036-9225. Zenodo: 1430411.
- Travels in West Africa. BookRix. 2015 [1897]. ISBN 978-3-7368-0451-7.
- Travels in West Africa. Washington DC: National Geographic. 2002 [1897]. ISBN 9780792266389. with an Introduction by Anthony Brandt
- West African Studies (Second, expanded ed.). London: MacMillan. 1901 [1899].
Kanpo estekak