Martxe Arana Garziaetxabe (Aretxabaleta, 1943) Gipuzkoako margolaria da[1].[2]
Biografia
Familiak Txoko taberna izan zuen Aretxabaletan[3]. Gaztetan Fagor lantegian lan egiten zuen bitartean hasi zen margolaritza klaseak hartzen eta ondoren Madrilera joan zen ikasketak jarraitzera eta hainbat instituziotan aritu zen, Peña akademian, Arte eta Ofizio eskolan eta Arte Ederren Zirkuluan ere egon zen. Hainbat ikastaro ere egin zituen; Jose Antonio Fermin Gorosabelekin grabatua, Myriam Gesalagarekin serigrafia eta Pilar Soberónekin diziplina anitzeko tailerra. Madriletik itzuli zenean Julio Galarta eta Migel Okinarekin margotzera ateratzen zen inguruko txokoetara. Ordurako Arrasaten bizi zen, senarrarekin batera Arrasate Hotela eramaten baitzuen[3].
1980. hamarkadan lehiaketa ugaritan hartu zuen parte eta hainbat sari irabazi zituen. Garai hartan hasi zen erakusketak egiten eta gaur egun ere jarraitzen du.
2003an senarra jubilatu zen eta Donostiara joan ziren bizitzera. Ez du ordea harremanik galdu Aretxabaletarekin eta azken urteotan hainbat erakusketa egin izan ditu Debagoienan[4].
Lanen deskribapena
Arte figuratibo ebluzionatua egiten duela esaten du[3]. Aranaren lanetan paisaiak, bodegoiak, barneko irudiak eta loreak nagusitzen dira[5]. Asko atsegin du aire librean margotzea, olioz edota gouachez, eta era azkar horretan garatu du margotzeko teknika. Lanak oso koloretsuak dira, kolore bizikoak gainera. Matisseren influentziak ikusten zaizkio[6].
Aretxabaletan eta Arrasaten bizi izan zen garaitik loreen koadroak eta tenperaz egindakoak gogoratzen ditu. Bere garai askeena izan zela dio[3].
Sariak
Honako sari hauek jaso izan ditu bere ibilbidean:[7]
- Fundación Laboral del INI de Madrid
- 3. domina (1981)
- Akzesita (1982)
- Zalduondoko Aire libreko lehiaketa (1983)
- Arrasateko Aire libreko lehiaketa (1988)
- Eibarko Aire libreko lehiaketa (1990)
- Donibane Lohitzuneko Salon des Independants
- Epaimahaiaren saria (2011)
- Aipamena (2010, 2012)
Erreferentziak
Kanpo estekak