Martutene Ramon Saizarbitoria idazleak 2012 urtean plazaratu zuen euskarazko eleberri luzea da, bi bikoteen baitako harremanak kontatzen dituena, atzerritar neska gazte bat tarteko. Bikote-harremanak kontatzeaz gainera, beste hainbat arlo jorratzen dituen eleberria da: idazlearen lana, medikuntza eta osasungintza eta Euskal Herriko gatazka besteak beste.
Donostian girotuta dago, Martin eta beste zenbait pertsonaia Martutene auzoko villa batean kokaturik. Martutene eleberrian Max Frischen Montauk eleberria erreferentzia nagusia da: atzerritar neskaren izena Lynn da, Frischen liburuko pertsonaia nagusia bezalaxe eta Montauk liburua bera Martutene eleberriaren hari nagusietako bat dela esan daiteke.
Bederatzi urtez lanean eman zituen Ramon Saizarbitoriak eleberria osatzen, Kandinskyren tradizioa 2003 urtean plazaratu ondoren eta egundaino idatzi duen lan luzeena da. Kritiko zenbaiten arabera, euskal literaturaren azken aroetako eleberri onena da.[1]
Iruditegia
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Martutene, Erein argitaletxean webgunean, prentsako kritika zenbaitekin batera.