Martin San Martin —berak Martin de Sant Martin idatzia— (San Martin Unx, 1380 - ??, 1429) Nafarroako Erresumako goi-funtzionario bat izan zen, Gortean zenbait postu bete zituena. Ezaguna da, batez ere, 15. mendearen hasieran gutun-truke elebiduna —euskaraz eta nafar erromantzez idatzia— izan zuelako beste kargudun batekin, Matxin Zalbarekin. Gutun elebidun hori da gorde den euskarazko testu arkaiko zaharrena (esaldi solteak salbu), 1416. urtean datatua baita.
Bizitza
Martin San Martin 1380. urte inguruan jaio zen, San Martin Unxen ziurrenik.[1] 1405ean Joana infanta oinordekoaren idazkari eta ekonomia administratzaile lanetan hasi zen. Infanta hiltzean, 1413an, Iruñeko diozesikobikario nagusi eta protonotario apostolikoaren idazkari izendatu zuten. 1415ean gortean Karlos III.a erregearen idazkari eta errege etxeko ekonomia administratzaile izendatu zuten, eta hurrengo urtean izan zuen gutun truke elebiduna, euskararen historiara iragan dena. Erregearen zerbitzuan kargu horretan aritu zen, harik eta 1425ean erregea hil zen arte. Martin San Martin 1429an zendu zen.
Erreferentziak
Ikus, gainera