Marta Marín-Dòmine

Marta Marín-Dòmine
Bizitza
JaiotzaBartzelona, 1959 (65/66 urte)
Herrialdea Katalunia
Hezkuntza
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, dokumentalgilea, itzultzailea, irakaslea eta artista
Jasotako sariak

Marta Marín-Dòmine (Bartzelona, Katalunia, 1959) bartzelonar idazlea, itzultzailea, dokumentalgilea, artista eta irakaslea da.[1] Bi hamarkadatan Kanadan bizi izan da.[2]

Bizitza

Wilfrid Laurier a Waterloo Unibertsitatean (Ontario, Kanada) memoriaren ikasketak egin zituen. Bere ikerketa eta sorkuntza literarioa erbeste eta memoriari, herentziei eta ahanzturari buruzkoa da.

Lan ibilbidea

Unibertsitate bereko Centro for Memory and Testimony Studies izeneko ikerketa taldeko zuzendaria izan da. 2014tik dago aktibo, eta 2021eko irailean itxi zuten.[3] 2021eko irailetik 2023ko urrira arte Bartzelonako Borne Kultura eta Memoria Zentroko zuzendaria izan da.[4]

Diccionario de la Memoria Colectiva (Memoria Kolektiboaren Hiztegia) (2019, Gedisa) lanean parte hartu zuen, Bartzelonako Unibertsitateko Historia Garaikideko Sailari atxikitako nazioarteko ikertzaile-talde baten ikerketa-jardueren barruan.[5] Borne Kultura eta Memoria Zentroko zuzendari izendatu aurretik, Bartzelonako Udalean lotua zen Udaleko Memoriaren Programen Komisionatuko Iragan Presenteen Institutuko kidea izan zen.[5]

Dukumentzalgile

Memoriaren berreskuratzearekin lotuta dauden bi film dokumental zuzendu ditu: The Vengeance of the Apple. Argentineans in Toronto (2010), eta Mémoire Juivek Quartier Marolles-Midi , 1930-1942 (2012).[6]

Itzultzaile

Robert Finleyrekin itzuli zuen ingelesera Joaquim Amat-Piniellaren K.L. Reich (WLP, 2015), egilea Mauthausengo sarraski eremuan espetxeratzean inspiratut zen.[7][8][9]

Marín-Dòmine Traduir el desig. Psicoanàlisi i llenguatge (Desioa itzuli. Psikoanalisia eta hizkuntza) saiakeraren egilea da.[10] Itzulpengintzara psikoanalisi lacanianoa delakoaren tresnetatik egindako hurbilketa bat da, eta itzulpengintzaren jarduera bestearekiko harreman-modalitate gisa ulertzeko aukera ematen du.* Beste argitalpen batzuk dira: The Camp. Narratives of Internment and Exclusiondira. Cambridge Scholars Publishing, 2007.[11]

Ingelesetik katalanera egindako itzulpen nabarmenak dira: Andrew Matthewsen Sense embuts (1997) eta A la llum de la lluna (1998), Jerome Charynen La dama bruna de Bielorúsia (1998), Rudyard Kiplingen Rikki-Tiki-Tavi (1998), Jack Londonen Contes dels Mars del Sud (1999), Rabindranath Tagoreren L'esquelet i altres narracions (2002). Ingelesetik gaztelaniara ere itzuli ditu tituluak, eta antzerkirako itzulpenetan eta moldaketetan ere lagundu du, hala nola Només nosaltres, els guardians del misteri, serem infeliços edo Cendra a les cendres lanetan.[12]

Artista

2016an egonaldi bat egin zuen Oloteko Faber egoitzan.[7]

2017ko urtarrilaren 27an inauguratu zuten Bartzelonako Santa Agata kaperan Jes vous offre las oiseaux / Us ofereixo els ocells (Txoriak eskaintzen dizkizuet) izenburuko instalazioa, nazien esparruetatik bizirik atera zirenen lekukoen literatura inspirazio iturri hartu zuena, Jose Manuel Berenguerren soinu bandarekin (txoriak).[13][14]

Idazle

2019ko urtarrilaren 23an argitaratu zuen Fugir era el més bell que teníem (Ihes egitea dugun onena zen) (Club Editor, 2019), Kataluniako Liburu-saltzaileen Gremioaren aipamen berezia, 2019ko Bartzelona Hiria saria, eta 2020ko Joaquim Amat-Piniella saria eskuratu zituena.[15][16][4] 2020ko apirilean liburuen Urrezko Kritika Serra saria jaso zuen, Covid-19 birusak eragindako konfinamendua dela eta publikoki eman ezin izan zena.[12]

2023an literatura katalaneko BBVA San Juan 43. saria irabazi zuen, 62 argitaletxeak abuztuaren 30ean argitaratu eta Katalanezko Liburuaren Astera aurkeztu zen Diré que m’ho he inventat (Asmatu dudala esango dut) eleberriarekin.[17][18]

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) «Marta Marín-Dòmine» CCCB (Noiz kontsultatua: 2024-10-16).
  2. (Gaztelaniaz) Marín-Dòmine, Marta – Galaxia Gutenberg. (Noiz kontsultatua: 2024-10-16).
  3. Acta de la reunió del Senat de la Wilfrid Laurier University on es resol tancar el centre de recerca.. .
  4. a b Playà Maset, Josep. (2021-09-01). Marta Marín-Dómine, nueva directora del Born con polémica. La Vanguardia.
  5. a b Montañés, José Ángel. (2021-09-01). «L’escriptora Marta Marín-Dòmine, nova directora del Born CCM» El País (Madrid) ISSN 1134-6582..
  6. Centre for Memory and Testimony Studies. .
  7. a b Marta Marín Dòmine | Faber Residency. faberresidency.cat.
  8. Marta Marin-Dòmine | CCCB. CCCB.
  9. Marta Marín-Dòmine: “‘K.L. Reich’ aconsegueix fer llegible l'horror”. www.lasequia.cat.
  10. Marín-Dòmine, Marta. Traduir el desig. Psicoanàlisi i llenguatge.
  11. Marín-Dòmine, Marta. The Camp. Narratives of Internment and Exclusion.
  12. a b Marta Marín-Dòmine. www.visat.cat.
  13. The MUHBA offers birds to the survivors of Nazi concentration camps. .
  14. Marta Marín-Dòmine: "L'exili és una de les experiències més dures". 2019-02-25.
  15. TV3. Entrevista a Marta Marín-Dòmine, escriptora i traductora. Acaba de publicar "Fugir era el més bell que teníem". .
  16. Vint anys del Premi Llibreter. Blog Escola de Llibreria - Universitat de Barcelona 21 de juny 2019.
  17. Marta Marín-Dòmine guanya el 43è Premi BBVA Sant Joan de literatura catalana amb "Diré que m’ho he inventat". Regió7 21-06-2023.
  18. Rubio, Carlota. (21-06-2023). Marta Marín-Dòmine, 43è Premi BBVA Sant Joan. Núvol. El digital de cultura.

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!