Marisol Aznar Mendoza (Zaragoza, 1972)[1] zaragozar aktorea, gidoilaria eta abeslaria da. Ezaguna da Oregon Televisión (TV) programarengatik, zinemako Bendita calamidad (2015) eta Perdiendo el este (2019) filmeengatik eta Cuerpo de élite eta El último show telesailetan parte hartzeagatik.[2]
Bizitza
Aznar Artearen Historian lizentziatua da eta Zaragozako Udal Antzerki Eskolan diplomatua.[1] Esketxak, antzezlanak, abestien letren konpositorea eta Oregon Televisión telebista saioko musikalen ahots femeninoak egin ditu, Aragon TV telebista autonomikoaren audientzia erregionaleko programa liderra.[3] Aragoiko aurpegi ezagunenetako bat da.
Antzerkia
Aktorea da antzerki konpainietan, hala nola Teatro Hécate, Teatro de la Ribera, Teatro de la Estación edo La Luna Teatro. Los McClown Antzerki Konpainiako sortzailea, aktorea eta gidoilaria, eta Tiempos Modorros bezalako lanetan hartu du parte.[1] 2011n, antzerki konpainia propioa sortu zuen Jorge Asin kidearekin batera.[4]
2022tik, El patio de mi casa umorezko podcasta eta elkarrizketak gidatzen ditu Encarni Corralesekin batera, eta 2023an antzerki formatura pasatu zeni.[5][6]
Telebista
Aktore eta gidoilaria da hainbat saiotan, besteak bete, Que viene el Lobo (Antena Aragon), El club de la comedia (Canal Plus), Más te vale XXL (Canal Plus), Vaya Comunidad (Aragon TV), Alsa Kadula (Antena Aragon) edo Tres eran tres (Aragon TV) . Era berean hainbat telesailetan parte hartu du aktore gisa: Cuerpo de élite (Atresmedia Televisión), Señoras del (h)AMPA (Mediaset), El último show (Aragoi TV) eta Venga Juan (HBO Max).
Oregon Televisioneko denboraldi guztietako formatuaren sortzailea, gidoilaria eta aktorea da.[1]
Musika
"Al Son del Sur" taldeko kantaria da.[1][7]
Eleberria
2023an, Maria Frisarekin batera, bere lehen eleberria argitaratu zuen, No puede estar más contenta, inguruko atsekabeei aurre egin behar dien eta, batez ere, etengabe zelatatzen duen erru sentimenduari aurre egin behar dion adin ertaineko emakume baten inguruko umore liburua da.[8][9]
Aintzatespenak
- 2004an, 51.Ondas sarien aurkezlea izan zen Bartzelonako Gran Teatro del Liceo antzokian.[1][10]
- 2014an, gidoilari eta aktore gisa parte hartu zuen Oregon Telebista saioak Telebista Akademiaren entretenimendu autonomikoko programa onenaren 2013-2014 Iris saria jaso zuen.[4]
- 2013an, Zaragozako Pilar jaietako pregoilaria izan zen Jorge Asinekin batera.[11]
- 2016an, Zilarrezko Sabina jaso zuen, Aragoiko emakumeak eguneroko bizitzan eta sorkuntza artistikoan ikusgarri egiten laguntzeagatik.[12]
Erreferentziak
- ↑ a b c d e f «Marisol Aznar | Unidad de Cultura Científica» ucc.unizar.es.
- ↑ «Marisol Aznar» IMDb.
- ↑ Crespo, Genoveva. (2022-10-24). «'Oregón TV', el renovado humor aragonés que dispara las audiencias» elconfidencial.com.
- ↑ a b «COMPAÑIA JORGE ASIN Y MARISOL AZNAR» redteatrosnavarra.com.
- ↑ Castro, María Andrés. (2023-06-09). «Un podcast en directo en el Teatro del Mercado: así es el nuevo espectáculo "El patio de mi casa"» Aragón Digital.
- ↑ «'El patio de mi casa', el espectáculo teatral que se convierte en un podcast» CARTV 2023-06-15.
- ↑ Giménez, David. (2016-10-07). «La actriz, cantante y guionista Marisol Aznar nos habla de "Qué Majicos son los Pilares, ¡¡Pero pa’ un Rato!!"» Zaragoza Guia .com.
- ↑ Aragón, Heraldo de. «María Frisa y Marisol Aznar presentan su novela conjunta 'No podría estar más contenta'» heraldo.es.
- ↑ «Humor a raduales en 'No podría estar más contenta'» CARTV 2023-12-14.
- ↑ País, Ediciones El. (2004-11-23). Fotos: Gala de entrega de los 51 Premios Ondas. ISSN 1134-6582..
- ↑ Aragón, Heraldo de. «El pregón más 'somarda'» heraldo.es.
- ↑ Aragón, Heraldo de. «Isabel Jiménez y Marisol Aznar, Sabinas de Oro y Plata» heraldo.es.
Kanpo estekak