Marielle Francisco da Silva (Rio de Janeiro, 1979ko uztailaren 27a - 2018ko martxoaren 14a), ezagunagoa Marielle Franco izenez, brasildar soziologoa, feminista, politikaria eta giza eskubideen aldeko ekintzailea izan zen. Franco Sozialismoa eta Askatasuna Alderdiko (PSOL) zinegotzia zen Rio de Janeiron.
Bizitza
Rio de Janeiroko Maré favela txiroan jaio zen. Gizarte Zientzietan graduatu zen Rio de Janeiroko Pontifize Unibertsitate Katolikoan.
Brasilgo Gobernuak Rio de Janeiron izandako esku hartze militarra gogor salatzen eta ikertzen aritu zen, Rio de Janeiroko toki askotan 2016ko Olinpiar Jokoez geroztik sorturiko protesten ondorioz herritarren gainera gogor erori baitzen poliziak eta antzeko taldeen biolentzia. [1] [2]
Feminista, beltza, lesbiana eta antikapitalista, giza eskubideen alde, LGBT hiritarren eta emakume beltzen eskubide zibilen alde borrokatu zuen. 2018ko martxoaren 14an hil zuten tiroz Rio de Janeiron, Marielle Franco zihoan autoa tirokatu ondoren. Erasoan auto gidaria ere hil zuten.[3] [4] [5]
Erreferentziak
Kanpo estekak