Ikasteko gaitasun eta zaletasun itzelak izanik unibertsitateko gizarte-zientzien arloko lau karrera eta master bat egin zituen bizitzan zehar, azkena 45 urterekin bukatu zuela.
Herri Irratiko zuzendariorde eta kazetaria (1971-1977)
Donostiara itzuli zen eta, Jesusen Lagundiari lotuta dagoen Radio Popular de San Sebastián irratian, 1971tik 1977ra zuzendariorde bezala lan egin zuen. Irrati honekiko harremanak 2004 arte iraun zuen, erretreta hartu zuen arte hain zuzen ere. 1970eko hamarkadan, frankismoaren instituzioek hedabideen gainean zeukaten kontrolak berriak zabaltzea galarazten zuen. Berriak eman ahal izaten zituen irrati-etxe bakarra RNE, Espainiako Estatuaren irratia alegia, zen. Horren aurrean, Mariano Ferrerrek egunkariek ekarritako berriak irakurtzen eta iruzkintzen zituen, eskuarki oso kritikoki. Askotan, irakurketa horiek ere debekatu zizkioten arren, Euskal Herrian adierazpen-askatasuneko erreferente bihurtu zen Ferrer.[5]
Egin egunkariko sortzailetako bat eta lehen zuzendari (1977-1978)
Egin sortzaileetako bat eta lehenengo zuzendaria izan zen Mariano Ferrer. Herri sustapenei esker jaioa, Eginen lehendabiziko alea 1977ko irailean kaleratu zen. Ikuspuntu ezkertiarra eta abertzalea izan nahi zuen, garaiko komunikabideek izaten ez zuena. Nolanahi ere, gutxira, 1978an, Ferrerrek egunkaria utzi zuen, Eginen iritzi editoriala eta Herri Batasunaren ikuspuntua gero eta gehiagotan bat etortzen zirelakoan. Izan ere, enpresako akziodunak aldatzen joan ziren.[6][7][8]
El kiosko de la Rosi goizeko informatiboa hemeroteka kritikoarekin (1978-2004)
"El kiosko de la Rosi" (Rosi baitzen auzoko egunkari saltokia) izeneko irratsaioak egunero astelehenetik ostiralera 30 urte iraun zuen, Ferrerrek erretreta hartu arte, Gipuzkoan batik bat audientzia maila onak lortuta.[9][10][11] Programa hori baino lehen diseinu beretsua zuen "Radio Reloj" izeneko programa ere egin zuen lau urtez.
Ahots kritikoa izan zen poterearekin eta horren kontra borroka armatuaz aritzen zirenekin ere. ETAren jarduna maiz kritikatu zuen, baina ez zen lerratzen gobernuetatik, alderdi nagusietatik eta hedabide handietatik zetozen mezu eta analisiekin.[7]
Manifestazioen garrantzia neurtzeko hedabideetan erabiltzen ziren partaide-kopuruak oso subjektiboak eta sinestezinak izaten zirenez, estimazioak egiteko metodo sinple baina konparazioak egiteko oso praktiko bihurtu zuena. Hiru parametro nagusi erabiltzen zituen: manifestazioaren luzera metrotan, pertsona kopurua metro karratuko, eta manifestazioaren iraupena.[12]
Internet bidezko hainbat ikastaro eta titulaziotan eskolak grabazioen bitartez banatzen direla-eta, Martxelo Otamendik iradoki zuen irrati bidezko unibertsitate irakasle eredugarria izan zela Mariano; 30 urtetako El Kiosko de la Rosi irratsaioa kazetarientzako irrati bidezko unibertsitatea izan zela.[12]
1994an (Arg.: Argia, Alberto Elosegi)
Mahai-inguru bat gidatzen 7 alderdi politikoekin 1999an (Arg.: Argia, Pablo S. Quiza)
“Noticias Taldeko” egunkarietako zutabegilea 2009ko urtarriletik 2010eko apirilera.
Ferrerek prentsan idatzi zituen hainbat artikulu esanguratsu bildu zituen Imanol MuruakLo que dije y digo. Artículos de prensa 1991-2010. liburuan.[14] Irratiko programak grabatu gabe geratu ziren.[15]
Beste jarduera batzuk
Donostiako zinemaldiko prentsa arduraduna
Zinemazale amorratua izanik, Donostiako Zinemaldiko prentsa-arduradun nagusia izan zen 1982tik 1987ra.
Unibertsitateko irakasle
Deustuko Unibertsitatean irakaslea izan zen “El lenguaje en la Comunicación” ikasgaian (euskaraz, Komunikazioaren lengoaia), 1996tik 2004ra.
Bakearen aldeko lana
Zenbait eztabaida-forotan ere, Elkarrikoan esaterako, parte hartu zuen. Elkarri erakunde bakezaleko Bake Konferentziako moderatzailea izan zen 1994koan eta 2001-2002koan.[16] Formalki ez zen kidea, baina laguntzaile aritu zen.[4]
18/98+ plataformako bozeramailea (2003-2007)
Horren harira, 18/98+ plataforman, 2003tik2007ra Ferrerren parte hartzea nabarmentzekoa izan zen. Espainiako Auzitegi Nazionalak gidatutako 18/98+ auzi horretan, Euskal Herriko zenbait erakunde politiko eta sozial abertzaleren ekintzak ETArekin lotu nahi izan zen. Plataformak uste zuen tesi hori sinesgaitza eta onartezina zela, eta auziperatutako ekintza sozial eta politiko horiek zilegizkoak zirela.[17][18]
«
Auzitegi Nazionalak emandako epaiarekin agerian geratu da, beste behin, 18/98 auzian ideiak epaitu eta zigortu dituztela, ETArekin batere zerikusirik ez duten erakunde abertzale, politiko eta sozialetako kideak epaitu eta zigortu dituztela. Agiri hau argitara ematearekin, geure ekarpena egin nahi dugu gogoeta egiteko, egungo egoeran, inoiz baino beharrezkoa den gogoeta egiteko.
»
—Mariano Ferrer kazetariak Bilbon, 2007ko abenduaren 20an, 18/98+ Plataformaren izenean[19][20]
Sarritan eman zien babesa euskarari eta euskararen aldeko kanpainei. Berak baina ezin izan zuen euskara menperatu erdararekin egiten zuen bezala eta apenas erabili zuen euskara bere irrati-programetan. Erretiratu ondoren lortu zuen euskarazko oinarrizko erabilera. Baina, Marianoren jarrera guztiz lagungarria izan zen euskararen aldeko ekinbideetan, adibidez hauetan:
1977. urteko Mariano Ferrerrek Herri Irratitik "24 ordu euskaraz" saioa antolatu zuen. Euskara prestigioa hartzen hasia zen, euskararen aldeko giro bat zegoen. Are gehiago, Marianok bere saioa euskaraz egingo zuen erronka bota zuen.[26]
2018ko Euskaraldian bi minutuko bideo bat grabatu zuen belarriprest izateko gonbitea egiteko "Cada Belarriprest activo abre cada día una puerta al euskera. Pozgarri eta pizgarri." [28][29]
Lanak
Mariano Ferrerren ondare dokumentala Lazkaoko Beneditarren Fundaziora eraman zuen familiak dokumentazioa katalogatzeko eta digitalizatzeko. Haren bizitza profesional luzean landutako hainbat dokumentu (informazioa, analisia, azterketa eta teorizazioa) bildu zituen Carmen Rizo alargunak.[30][31]
Bibliografia
Mariano Ferrer: Lo que dije y digo. Artículos de prensa 1991-2010. Imanol Muruak koordinatuta. Donostia: Ttarttalo, 2011. ISBN: 978-84-9843-331-9.
Gaur jubilatzen da Mariano Ferrer. Gipuzkoaren kontzientzia mediatikoa. Une honetan, 8.20 ostirala, Juan Jose Ibarretxe ari da elkarrizketatzen Herri Irratian, El kiosko de la Rosi-ren azken elkarrizketan... [,,,] Aste honetako Argian, elkarrizketa nagusia ere Mariano Ferrerrekin da. Leienda bat, euskal hedabideetan, irratigintzan, eta seguru aski politikan ere bai.