Marianne Werner (Dülmen, Alemania, 1924ko urtarrilaren 4a – Dortmund, 2023ko uztailaren 22a) atleta alemaniarra izan zen, pisua jaurtitzeko proban espezializatua, eta 1952an txapeldunorde olinpiko izatera iritsi zen.[1][2]
Kirolari ibilbidea
1952ko Helsinkiko Udako Olinpiar Jokoetan zilarrezko domina irabazi zuen pisu-jaurtiketan, 14,57 metroko markarekin. Galina Zybina sobietarrak gainditu zuen.
Lau urte geroago,Melbourneko 1956ko Udako Olinpiar Jokoetan proba berean brontzezko domina irabazi zuen, 15.61 metroko markarekin, Tamara Tyshkevich sobietarren (16,59 m-ko urrea, errekor olinpikoa) eta Galina Zibinaren (zilarra) atzetik.
Erreferentziak
Kanpo estekak