Erraketistak mundu guztian zehar maila profesionalean pilotan aritu ziren emakumeak izan ziren, 1917 eta 1980 artean. Emakume horien artean aurkitzen da Maria Teresa Egaña.
Maria Teresa, bere ahizpa Josefa bezala, erraketista profesionala izan zen. Urte luzez jardun zuen frontoietan jokatzen; Donostiako Grosen, Bartzelonako Sol y Sombra eta Deportivo Barcelona frontoietan, Santa Cruz Tenerifeko Tenerife frontoian, Las Palmas Kanaria Handiko Las Palmas frontoian, Acapulcoko Jai-Alain eta Mexikoko Colón frontoian
2017ko abenduan "Raketistak lehen eta orain" erakusketa antolatu zuen Debako Udalak herriko erraketistak bistaratzeko eta haien ibilbidearen berri emateko asmoz.[2]