María Elisa Diáz de Mendibil Gómez de Segura Eusko Jaurlaritzak Buenos Aireseko (Argentina) Alicia Moreau kalean duen egoitzako ordezkaria da 2005etik.
Gasteizen jaioa, Gizarte lanean diplomatua da Euskal Herriko Unibertsitatean. Kultur eta gizarte sustatzaile eta gizarte langile bezala egin du lan. Halaber, Arabako Batzar Nagusietan prokuradore eta Gasteizko Udaleko zinegotzi izan da. 2003ko irailaren 12tik 2005eko irailaren 20ra arte Euskal Autonomia Erkidegoko Gobernuko Kontsumo Zuzendaria izan zen. Data horretan, Eusko Jaurlaritzak Argentinan egoteko duen ordezkari izendatu zuten.