Maria Ângela Guterres Viegas Carrascalão (Caitucoloa, 1951ko apirilaren 10a) timortar kazetari, idazle, irakasle eta politikaria da, Ekialdeko Timorko Justizia Ministro ohia.
Bizitza
1951ko apirilaren 10ean jaio zen. Timorrera erbesteratu, timorar batekin ezkondu eta 13 seme-alaba izan zituen Manuel Viegas Carrascalão portugaldar anarkistaren alaba da[1].
1978tik 2002ra, Notícias de Portugal, Agência Noticiosa Portuguesa eta Lusa albiste-agentzietan lan egin zuen, baita Sociedade Independente de Comunicação (SIC) telebista katean, Jornal Expresso aldizkarian eta Público egunkarian ere. Lia Foun egunkari elebiduneko editoreaeta Australiako SBS irratiko berriemailea izan zen. Dokumentalista eta interprete gisa lan egin zuen Ekialdeko Timoko Akordio, Berdintasun eta Adiskidetasun Batzordean[2][3].
2007an, Timor Batasun Demokratikorako hautagai gisa aurkeztu zen hauteskunde legegileetan eta hurrengo bi urteetan Ekialdeko Timorko 4. Gobernuko Defentsarako Estatu Idazkaritzako kabineteburu izan zen.
Ekialdeko Timorko Unibertsitate Nazionalean ikasi zuen. 2010ean doktoretza lortu eta hurrengo urtean Zuzenbide Fakultateko irakasle egin zen[2][3][4].
2013an, Taur Matan Ruak presidenteak Ekialdeko Timorko Irrati-Telebistako Kontseiluko kide izendatu zuen lau urterako[5].
2017an, Francisco Guterres presidenteak Justizia Ministro izendatu zuen. Urriaren 17an hartu zuen kargua, eta hurrengo urtean amaitu zen bere agintaldia[6][2][4][7].
Sariak
- 2021: Lusofoniako Merezimenduaren Saria[8]
Lan hautatuak
- Timor, os Anos da Resistência (2002)
- Taur Matan Ruak: a vida pela independência (2013)[3]
Erreferentziak
Kanpo estekak