Mari Tere Alberdi

Mari Tere Alberdi

Bizitza
JaiotzaBerriz1944ko apirilaren 22a (80 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jardueraksukaldaria, tabernaria eta aktorea
Durangaldeko pentsiodunak

Mari Tere Alberdi Olabegoia (Berriz, Bizkaia 1944ko apirilaren 22a) sukaldaria, tabernaria eta aktorea da.

Biografia

Arkotxan jaio zen, Berrizko Sallobente auzoan. 9 urte zituela Ganekoetxera joan ziren bizitzera.12 urte zituela, aita hil zitzaion eta ama hiru seme-alabekin alargun geratu zen. Ganekoetxen zuten tabernan lan egin behar izan zuen umetatik.[1]

1982ko urtarrilaren 24an eraso bat jaso zuen Ganeketxe tabernak Batallon Vasco Españolek Goma-2 400 gramo eztandarazi zituen. Eraso faxistan, zazpi lagun zauritu ziren, jantokian afaltzen ari zirela. Bat establezimenduko langilea zen. Beste bost bezero onik atera ziren, tartean haurtxo bat. Tabernan, une hartan, hogei lagun gehiago zeuden. «Benetako tragedia izan zitekeen!», adierazi zuen Maritere Alberdik. 1979an erosi zituen negozioa eta honi atxikitako etxea. Bere amarekin batera erosi zituen, Angela Olabegoia, Gregorio Alberdiren alargunarekin.

Hurrengo goizean, igandean, herriko ostalaritza-establezimenduek eta establezimendu publikoek protesta gisa ez irekitzea erabaki zuten. Gainera, udalak eta auzotarrek salaketa aurkeztu zuten Batallon Vasco Españolen ekintza gaitzesteko premiazko osoko bilkura baten ostean. Manifestazio isila egin zen berrizko kaleetan barrena. Urteak igaro arren, nekez ahazten du Mari Terek gertaera hura.[2]

Ibilbide profesionala

Berrizko Ganekoetxen hainbat urtetan sukaldari eta tabernari lanetan aritu zen. Kanariar uharteetan ere egin zituen urte batzuk, euskal menuak eskainiz. Bere asun tortillaren errezeta telebistan agertu zen.[3]

Bestelakoak

Antzerki lanetan ere aritu da.

Ohitura izan da Berrizen, San Pedro egunean Mari Terek, berak prestatutako pontxea eskaintzea herriko dantzariei, dantzari dantzaren ondoren.[4]

Telebistan ikusi dugu, Joseba Argiñanoren "A bocados" programan[5] eta "No es país para sosos" programan ere bai.[6]

Durangaldeko pentsiodunen mugimenduan ere partaide aktiboa da 2018tik.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!