Margin Call (euskaraz Marjin Deia), 2011ko J. C. Chandor estatubatuar zinema zuzendariaren drama film bat da. 2007–2008ko finantza krisialdiaren hastapenean 24 orduko epean Wall Streeten girotua dago. Kevin Spacey, Paul Bettany, Jeremy Irons, Zachary Quinto, Penn Badgley, Simon Baker, Demi Moore eta Stanley Tucci aktoreek antzeztu zuten.
Izenburuak Ekonomian marjina deritzon terminologiari aipamen egiten dio.
Sundanceko Zinemaldian estreinatu zen, eta Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Sariaren (J. C. Chandor) izendapena jaso zuen.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
2008. urtea, Wall Street, New York. Peter Sullivan (Zachary Quinto) analista hasiberriak bere enpresa hondamendira eraman dezaketen datuak jakitera ematean, berehalako hondamenan parte hartuko dutenen bizitzetan lurrikara bat sortuko duten finantza eta moral erabaki sail bati hasiera emango zaio.
Aktoreak
Kanpo estekak