Margarita Leoz Munilla (Iruñea, 1980) Filologoa, literatur iruzkingile eta idazle nafarra da.
Ibilbide profesionala
2002an Filologia Frantsesean lizentziatu zen Salamancako Unibertsitatean, eta 2004ean Literaturaren Teorian eta Literatura Konparatuan Bartzelonako Unibertsitatean.[1]
2007an Nafarroako Artista Gazteen Topaketa Lehiaketa irabazi zuen El telar de Penélope poesia liburuarekin.[2] 2008an Madrilgo Calambur argitaletxeak argitaratu zuen.[3]
2011an Agoitzko BILAKETA Elkarteak[4] Idazle Gazteentzako sortu duen “Francisco Ynduráin” Letren Saria[5] jaso zuen.
John Cheever eta Tobias Wolff bezalako XX. mendeko idazle estatubatuarrek bere idazkeran eragin handia izan dutela adierazi du. Kjell Askildsen idazle norvegiarrarekiko atxikimendua ere erakutsi du. Bere esanetan Segunda residencia liburua prosaz idazteko era asmatzen ikaragarri lagundu diote.[6] Bere obra hainbat antologiatan aipatzen da, hala nola, Mujeres. Poética del Agua (2011) edota 24 Relatos navarros (2016).[7]
La casa de los Malfenti, NAV7, Pregón Siglo XXI, Litoral edota The Short Story Project bezalako kultur aldizkarietan kolaboratu du. Aldi berean, iruzkingile literarioa izan da tokiko irrati- eta telebista-saioetan, besteak beste Onda Cero irratiko "Así suenan los libros" saioan.[8] Blogetan ere idazten du, literatura hedatzeko metodo gisa erabiliz, eta kritikak egiten dizkio maila pertsonalean zein profesionalean.[9]
2012an Tropo Editores argitaletxean kaleratu zuen "Segunda residencia" ipuin liburua. Bizitza arruntaz mintzo diren hamahiru kontakizunen bilduma da. Bere lehen prosazko liburua izanik, harrera ona izan zuen, eguneroko detaile hutsalei begiratuz beteriko liburu heldua bezala kalifikatuz.[10][11][12][13]
Argitalpenak
Erreferentziak