Margarita Brunswick-Lüneburgekoa (1442 – Wienhausen, 1512ko apirilaren 8a) Brunswick-Lüneburgeko dukesa izan zen jaiotzez eta Mecklenburg-Stargardeko dukesa ezkontzaz. Frederiko II.a Brunswick-Lüneburgekoaren eta Magdalena Brandenburgokoaren alaba zen, Frederiko I.a Brandenburgokoaren biloba amaren aldetik.
1452an Henrike Mecklenburg-Stargardekoaren hirugarren emazte bilakatu zen. Bere senarraren heriotzaren ostean Plau am Seen bizitzera joan zen, senarrak eskaini zion lurra. Bere senarraen semea zen Ulrike II.a Mecklenburg-Stargardekoaren heriotzarekin leinua erori zen eta herrialdea Mecklenburg-Schwerinen esku geratu zen, Margarita mantentzeko inongo beharrik ez zuen leinua. Margarita Cellera itzuli zen bizitzera, non Brunswick-Lüneburg eta Mecklenburg-Schwerinen arteko gatazka sortu zen Plau am Seeren inguruan.
Margaritak 46 urte eman zituen senarraren heriotzetik pobrezia handian. Gutunetan gosea eta egarria zuela esaten zien sendikoei. 1499an Wienhausen abadian onartu zuten. Bere ahizpa Anak lagundu zion ekonomikoki, baina 12 guilder baino ez zizkion bidaltzen urtero.
1512ko apirilaren 8an hil zen.