Margarita Bilbao

Margarita Bilbao (Gallarta, Abanto, Bizkaia, 19--) soprano eta opera kantari bizkaitarra da.

Margarita Bilbao
Bizitza
JaiotzaGallarta, XX. mendea
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Irakaslea(k)Aurora Abasolo
Jarduerak
Jarduerakopera abeslaria eta voice teacher (en) Itzuli

Ibilbidea

Bizkaiko Musika Kontserbatorioan kantua ikasi zuen Aurora Abasoloren zuzendaritzapean. Karrera amaierako lehen saria irabazi zuen. Bartzelonan jarraitu zuen ikasketekin, eta ondoren Italian Catterina Bassiolarekin kantua, errepertorioa Eduardo Pedrazzolirekin eta eszena Giuseppe Mercchiororekin.

1940ko hamarkada eta 1970ko hamarkada bitartean bizi izan zuen loraldi handiena. 1951ko urtarrilaren 1ean Ibañez de Betolaza saria irabazi zuen Bilboko Filarmonikan.

Emanaldi ugari eskaini ditu besteak beste Bizkaiko Aldundian eta Bartzelonako Lizeoan besteak beste.

1965ean Andres Isusiren omenaldi-kontzertuan abestu zuen Filarmonikan[1].

Erreferentziak

  1. «Bilbao, Margarita - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-12).

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!